370/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 14koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ehiza-hegaztien erregistroa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak, 46. artikuluan, baimena ematen du ehiza-hegaztiekin ehizatzeko. Artikulu horrek berak 2. puntuan ezartzen duenez, ehiza-hegaztiak edukitzeko baimen berezia behar da, eta baimen hori eskuratzeko behar bezala frogatu behar da hegaztiaren jatorria legezkoa dela, agiri ofizialaren bitartez.

Ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearaziko duen Erregelamendua onetsi zuen, eta aipatutako artikuluaren edukia garatu. Erregelamenduaren 42. artikuluak zioenez, ehiza-hegaztiak dira falkoniformeen eta strigiformeen ordenetako eguneko zein gaueko hegazti harrapari guztiak, gatibu gordetzen direnak ehizan baliatzeko. Beraz, ez dira arau horretan sartzen erakustaldietarako diren hegaztiak, edo besterik gabe edukitzeko direnak, baldin eta ehizarako ez badira, 17/2005 Foru Legeak egindako definizioaren arabera. Foru dekretu horretako 43. artikuluak ehiza-hegaztien erregistroa sortu zuen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren mende, eta zenbait zehaztapen ezarri zituen funtzionamendurako.

Nafarroako ehiza-hegaztien erregistroa inplementatzeko, indarreko araudiarekin bat, beharrezkoa da erregistroaren funtzionamendurako prozedurak ezartzea. Helburu horrekin, aldez aurretik kontsulta egin zaie jarduera horrekin lotutako taldeei.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako Foru Komunitateko ehiza-hegaztien erregistroaren arauak onestea.

Onesten dira Nafarroako Foru Komunitateko ehiza-hegaztien erregistroaren arauak. Foru agindu honen I. eranskinean ageri dira.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.-Argitaratzea.

Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko uztailaren 14an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

  1. ERANSKINA

    Nafarroako Foru Komunitateko ehiza-hegaztien erregistroaren arauak

    1. artikulua.

    2. Prozedura.

    1.1. Izen-ematea.

    Hegaztiaren titularrak izena emateko eskaera aurkeztuko du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, foru agindu honen 2. eranskineko ereduarekin bat. Horretan adierazten diren agiriak ere...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR