164/2012 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategi informatizatu batzuk aldatu eta kentzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalen tratamendua arautzen du. Lege horren 20. artikuluan ezartzen da administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa izanen dela xedapen orokor bat ematea, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Bestalde, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoen mende dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautzen dituenak, adierazten du 2. artikuluan fitxategien ezaugarriak aldatzeko, haiek deuseztatzeko eta fitxategi berriak sortzeko, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Ikusirik Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren fitxategi batzuetako zenbait alderdi aldatu direla abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuaren onespenaren ondorioz, horren bidez ezarri baitzen departamentuaren egitura organikoa, beharrezkoa da behar diren aldaketak egitea lehen aipatutako araudi indarduna betetzeko.

Ikusirik fitxategietako ardura duten unitateak eta Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzua ados daudela, eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak prestatutako txostena.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategi automatizatuen ezaugarri batzuen aldaketak onestea, I. eranskinean azaltzen direnak hain zuzen.

  2. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat kentzea, II. eranskinean azaltzen dena hain zuzen.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu hau Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzura igortzea, abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuaren 86.e) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. Foru dekretu horren bidez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

    Iruñean, 2012ko apirilaren 25ean.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

    1. ERANSKINA

    Aldatzen diren fitxategiak

  5. Fitxategiaren izena: Tokiko Funtzionarioen Montepioa. Inskripzio kodea: 1942456760.

    -Aldaketa:

    Ardura duen unitate organikoa: Gizarte Prestazioen Zerbitzua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

    Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta aurkaratzeko eskubideaz baliatzeko unitatea: Gizarte Prestazioen Zerbitzua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

  6. Fitxategiaren izena: Toki Administrazioko erretiratuen nominak. Inskripzio kodea: 1942456747.

    -Aldaketa:

    Ardura duen unitate organikoa: Gizarte Prestazioen Zerbitzua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

    Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta aurkaratzeko eskubideaz baliatzeko unitatea: Gizarte Prestazioen Zerbitzua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

  7. Fitxategiaren izena: Txartelen Erregistro zentrala. Inskripzio kodea: 2063110438.

    -Aldaketa:

    Ardura duen unitate organikoa: Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia.

    Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta aurkaratzeko eskubideaz baliatzeko unitatea: Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia.

  8. Fitxategiaren izena: Nafarroako Gobernuko langileak. Inskripzio kodea: 1942456800.

    -Aldaketa:

    Ardura duen unitate organikoa: Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

    Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta aurkaratzeko eskubideaz baliatzeko unitatea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR