66/2012 FORU DEKRETUA, uztailaren 25ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura ezarri zen, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Ekainaren 27ko 28/2012 Foru Dekretuak, berriz, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri du, eta 1. artikuluan haren eskumen esparrua zehaztu.

Egitura organikoa zuzendaritza nagusien, zerbitzuen eta atalen mailan ezartzeko, beharrezkoa da dagokion foru dekretua onestea.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: ogasun publikoa; jarduera ekonomikoaren plangintza eta programazioa; aurrekontuen plangintza eta prestakuntza eta kontrol ekonomiko-finantzarioa; politika finantzarioa eta koordinazio ekonomikoa Estatuarekin eta gainerako administrazio publikoekin; ondarea; estatistika; Europako aferak eta haien politikaren jarraipena egitea; industria, energia eta meatzaritza; industria jarduera sustatzea; ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza, kalitatea eta lehiakortasuna bultzatzea; energiaren eta meategietako baliabideen kontrola; energia berriztagarriak sustatzea; Nafarroako enpresak nazioartera ateratzea; lan harremanak eta ekonomia soziala sustatu eta antolatzea; enplegua lortzeko politika aktiboak eta lan bitartekotza sustatzea; bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria.

    3. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta haren Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezartzen diren eskudantziak dagozkio, foru dekretu honen 1. artikuluan zehazten diren eskumenen esparruari dagokionez.

    4. Era berean, Departamentuko kontseilaria kide anitzeko organo hauetako buru izanen da:

      -Nafarroako Estatistika Kontseilua.

      -Kontratazio Publikorako Batzordea.

      -Nafarroako Zerga Ogasuneko Gobernu Kontseilua.

      -Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Kontseilua.

    5. Departamentuan Kontseilariaren Kabinetea dago, kontseilariari laguntza politiko eta teknikoa emateko unitate gisa; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta kontseilariaren menpean dago zuzenean.

    6. artikulua. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren antolaketa orokorra.

      Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, bere titularraren zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

      1. Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusia.

      2. Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

      3. Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

      4. Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

      5. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      6. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.

      7. Nafarroako Zerga Ogasuna eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoak Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari atxiki zaizkio, eta beren estatutuen arabera gobernatuko dira.

    7. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak agintzen duen beste edozein.

    8. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak, lehia babesteko arloko espedienteen tramitazioa, indarreko xedapenek emandakoak eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    9. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    10. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

  2. KAPITULUA

    Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumen esparru materiala.

      Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu, gai hauetan:

      -Politika ekonomiko orokorraren azterketa eta plangintza, eta haren jarraipena egitea.

      -Analisi estrategikoa eta jarduketarako proposamenak egitea Nafarroako ekonomiarako eta Nafarroako Gobernuaren arlo ekonomikoko jarduketarako garrantzi handia duten gaietan.

      -Ekimen ekonomiko eta programa estrategiko orokorrak edo Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa dutenak planifikatu, programatu, koordinatu eta sustatzea, eta haien jarraipena eta zabalkundea egitea, Foru Komunitateko sektore publikoaren partaidetzarekin.

      -Nafarroako Gobernuaren eta MODERNA Fundazioaren arteko koordinazioa.

      -Estatuarekin eta beste administrazio publikoekin koordinazio ekonomikoa edukitzea, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuko beste organo batzuek ere gai honi buruz eduki dezaketena.

      -Hitzarmen Ekonomikoari dagokionez, harremanak izatea Estatuarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoan ukitutako gainerako erakundeekin.

      -Estatistika.

      -Nafarroaren kanpoko ekintza osoa koordinatzea.

      -Nafarroako jarduera ekonomikoaren eta bertako herritarren nazioarteratzea sustatuko duten politika eta ekintzak.

      -Nafarroako Gobernuak erabakitzen dituen Europar Batasuneko nazioarteko foro eta erakundeetan parte hartzea, baita esparru guztietan haiek dituzten politika ekonomikoen jarraipen lehenetsia egitea ere, erakundeen goi-ordezkaritza lana izan ezik.

      -Kanpoko finantzaketa lortzea.

      -Europako eta nazioarteko era guztietako proiektu ekonomikoak bultzatzea, lankidetzakoak eta partzuergokoak, Nafarroako Gobernuko departamentuekin eta Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozialekin koordinaturik.

      -Lankidetzan aritzea Nafarroako gizarte, ekonomia eta enpresa erakundeekin, Nafarroako Gobernuak nazioarteari begira erabakitzen dituen ekimen eta jardueretan parte hartzeko eta Nafarroaren irudi ekonomikoa Europar Batasunean eta nazioartean sustatu eta indartzeko.

      -Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoak koordinatzea, Europar Batasunaren erakundeekin edo nazioarteko beste erakunde batzuekin dituzten harremanetan.

      -Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Europar Batasunaren edo nazioarteko beste erakunde batzuen ekimenak koordinatu, kontrolatu, haien jarraipena egin eta haien aplikazioa ebaluatzea.

      -Indarra duten xedapenek esleitutako gainerako eginkizunak.

    3. artikulua. Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    4. Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

      1. Ekonomia Zerbitzua.

      2. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua.

      3. Nafarroako Estatistika Institutua.

    5. Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritza zuzendaritza nagusi honi atxiki zaio.

    6. ATALA

      Ekonomia Zerbitzua

    7. artikulua. Ekonomia Zerbitzuaren eginkizunak.

      Ekonomia Zerbitzuak, zuzendaritza nagusiaren gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

      -Analisi ekonomikoak eta prospektiba azterlanak egitea.

      -Ekimen ekonomiko eta programa estrategiko orokorrak edo Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa dutenak planifikatu, programatu, koordinatu eta sustatzea, eta haien jarraipena eta zabalkundea egitea, Foru Komunitateko sektore publikoaren partaidetzarekin.

      -Eskualde politikarekin eta Estatuko nahiz Europar Batasuneko beste politika ekonomiko batzuekin koordinatzea.

      -Hitzarmen Ekonomikoari dagokionez, harremanak izatea Estatuarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoan ukitutako gainerako erakundeekin.

      -Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoarekin lotuta dauden finantza fluxuen jarraipena eta kontrola.

      -Estatuarekin koordinazio ekonomikoa egitea, haien eskumeneko gaietan, Nafarroako Gobernuko beste organo batzuek ere gai honetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR