245/2011 FORU DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko salak berriki ezarritako doktrinarekin bat, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpainetako lanpostuei dagozkien plazak lan araubidekoak dira, lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak). Horregatik, 2012ko neguko kanpainari erantzuteko, beharrezkoa da suhiltzaileen gidari laguntzaile eta suhiltzaileen peoi laguntzaile lanpostu hutsak sortzea.

Gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abenduaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

    Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Hezkuntza Departamentua:

    Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia:

    -Hezkuntzako ikuskatzaileak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 34451 eta 34886 zenbakiak plantilla organikoan.

    Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

    -Lan Harremanetako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 38503 zenbakia plantilla organikoan.

    -Erdi mailako tituluduna (administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 38027 zenbakia plantilla organikoan.

    -Garbiketako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 31863 zenbakia plantilla organikoan.

    Osasun Departamentua:

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

    Tuterako Osasun Barrutia:

    -LTE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 64391 zenbakia plantilla organikoan.

    -Osasun hezitzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 66444 eta 66445 zenbakiak plantilla organikoan.

    Osasun mentala:

    -Galdaretako arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 61800 zenbakia plantilla organikoan.

    Oinarrizko Osasun Laguntza:

    -OLT/EUD. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 60218 zenbakia plantilla organikoan.

    -Zeladorea. Bi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR