117/2014 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana. Honen bidez “Helbide aldaketaren edo norberaren edo familiakoen datuen aldaketaren berri ematea. Bikote egonkorren Erregistro fiskala” izeneko 030 eredu berria onesten da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 37.3 artikuluan ezartzen da tributudunaren nahitaezko ardura dela Zerga Administrazioari komunikatzea helbidea aldatu duela, horretarako berariazko aitorpenaren bidez.

Betebehar hori betetzeko eta, bestalde, orain arteko eragozpenak saihesteko, izan ere helbide aldaketaren berri emateko modu bakarra baitzen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren urteko aitorpenak aurkeztea, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 10eko 36/2004 Foru Aginduak 030 eredua onetsi zuen, helbide aldaketaren edo norberaren edo familiakoen datuen aldaketaren berri emateko. Eredu hori erabil zezaketen pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek beren helbidearen aldaketaren berri emateko.

Orain arte, 030 ereduak ahalbidetzen zuen pertsona juridikoek beren helbide fiskalaren aldaketaren berri ematea. Halaber, entitateen zentsuan alta edo baja hartzeko edo aldaketak egiteko eskaera-ereduaren bidez ere egin daiteke. Zerga Administrazioarekiko tramiteak errazteko eta sinplifikatzeko eta bikoiztasunak saihesteko, egokitzat jo da, pertsona juridikoei dagokienez, entitateen zentsuko alta, baja edo aldaketetarako erabiltzen den eredu horren bidez bakarrik egin dadila komunikazio hori; aipatutako aldaketen artean sartuko da helbide fiskalaren aldaketa. Beraz, pertsona fisikoen datuen berri emateko bakarrik erabiliko da 030 eredua.

Arrazoi berberengatik, egokitzat jo da familia unitatea osatzen duten seme-alabei buruzko informazioa (orain arte eredu horren bidez ematen ahal zen), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren bidez bakarrik komunika dadila.

Bestalde, Zenbait Zerga Aldatu eta Beste Tributu-neurri Batzuk hartzeko abenduaren 28ko 38/2013 Foru Legeak xedapen gehigarri berri bat, hogeita batgarrena, erantsi dio Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrari. Hortaz, bikote egonkorren kideak ezkontideekin parekatzen dira, ondoko zergen araudian ezarritakoaren ondorioetarako: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Ondarearen gaineko Zerga, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga eta Sozietateen gaineko Zerga. Betiere, horretarako, aplikatzekoa den araudi zibilarekin bat izanen da bikote egonkorra, eta bikote egonkorren Erregistro fiskalean izena eman behar da. Ondorio horietarako, bikote egonkorren Erregistro fiskal hori sortu da, eta ezarri da bikote egonkorreko bi kideek beteko dutela erregistro horretan izena emateko eskaera egiteko inprimakia.

Hogeita batgarren xedapen gehigarri horrek berak, 6. atalean, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria gaitzen du, foru agindu bidez bikote egonkorren Erregistro fiskalaren edukia eta funtzionamendua arau dezan eta izena emateko eta kentzeko eskaerak egiteko behar diren inprimakiak onets ditzan. Xedapen hori betez, otsailaren 19ko 73/2014 Foru Agindua onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko bikote egonkorren Erregistro fiskalaren edukia eta funtzionamendua arautu zuena eta 030 eredua gaitu zuena Nafarroako Foru Komunitateko bikote egonkorren Erregistro fiskalean izena emateko eta kentzeko eta osoak ez diren edo guztiz zuzenak ez diren datuak zuzentzeko eta aldatzeko.

Bestalde, aurkeztu beharreko datuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR