18/2014 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez 2013. urtean Nafarroako nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak txostena egin du Nafarroako Aldizkari Ofizialean estatistika argitaratu beharrari buruz Nafarroako nekazariek eta abeltzainek 2013an nekazaritzako produktuen truke jasotako prezioen indizeetan izandako aldaketa portzentajeen inguruan.

Urtetik urtera izaten diren portzentaje aldaketak erabili ohi dira urte anitzeko errentamenduen prezioa eguneratzeko urtero nekazaritzako, abeltzaintzako eta basoko aprobetxamenduetan.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2013an Nafarroako nekazariek eta abeltzainek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa (oinarri urtea: 2005).

2. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 17an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

ERANSKINA

2013. urtean nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioen indizeen aldaketak

Aldaketak ehunekoetan

ZEREALAK -19,38
LEKADUNAK 9,75
PATATA 27,41
INDUSTRIA LABOREAK -21,48
BAZKA LABOREAK 10,70
FRUTAK 24,70
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR