181/2012 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, nekazaritzako politika bateratuaren arloko zuzeneko laguntzen, landa garapeneko laguntzen eta mahastizaintza sektorearen laguntzen baldintzazkotasunaren esparruan eskumena duten kontrol agintaritzak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduak nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak jasotzeko araubideei aplikagarri zaizkien xedapen komunak ezartzen ditu. Erregelamendu horren 4. artikuluan adierazten da zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten nekazari guztiek bete behar dituztela erregelamendu haren II. eranskinean aipatzen diren kudeaketako legezko betekizunak eta, 6. artikuluaren indarrez, estatukideek ezartzen dituzten nekazaritzako eta ingurumeneko baldintza egokiak.

Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) landa garapenari laguntzeari buruzkoak, ezartzen duenez, 36. artikuluaren a) letrako i) ataletik v) atalera eta b) letrako i), iv) eta v) ataletan ezarritako laguntzen onuradunek 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan eta II. eta III. eranskinetan agintzen diren kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak bete beharko dituzte ustiategi osoan.

Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduak, nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratu bat sortu eta nekazaritzako hainbat produkturendako berariazko xedapenak ezartzen dituenak (MABetarako erregelamendu bakarra), 85.21 eta 103.27 artikuluetan dioenez, frogatzen bada nekazari batek, erauzteagatiko prima edo berregituraketa laguntzeko programen ondoriozko laguntza ordaindu eta ondoko hiru urteetako edozein unetan ez dituela bere ustiategian 1782/2003 Erregelamenduaren (EE) 3.etik 7.era bitarteko artikuluetan aipatzen diren kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak betetzen, laguntzaren zenbatekoa, nekazariari zuzenean leporatzen ahal zaion ekintza edo omisioagatik bete ez bada, hein batean edo erabat murriztu edo ezereztuko dela, zein den hutsegitearen larritasuna, hedadura, iraupena eta errepikapena, eta nekazariak itzuli egin beharko du, bidezko bada, aipatu xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Batzordearen 2009ko azaroaren 30eko 1122/2009 (EE) Erregelamenduak, Kontseiluaren 73/2009 (EE) Erregelamendua garatzeko, erregelamendu horrek nekazarientzako zuzeneko laguntzetarako ezartzen dituen baldintzei, moduluei eta kudeaketa eta kontrol sistema integratuei dagokienez arauak ematen dituenak, estatu kideak behartzen ditu baldintzazkotasuna benetan betetzeko kontrola bermatzen duen sistema bat ezartzera. Sistema horretan esku hartuko dute, behar izatera, kontrol agintaritza eskudun batek edo gehiagok, koordinazioaz arduratzen den agintaritza batek eta erakunde ordaintzaileak. Kontrol agintaritza eskudunari dagokionez, erregelamenduaren 48. artikuluak ezartzen du kontrol erakunde espezializatu bat izaten ahalko dela, edo erakunde ordaintzailea bera, baldin eta azkeneko horrek berma badezake kontrol horiek kontrol erakunde espezializatu batek egiten dituenean bezain eraginkorrak izanen direla.

Apirilaren 3ko 486/2009 Errege Dekretuak, kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko ordainketak eta landa garapenerako zenbait laguntza jasotzen dituzten nekazariei, eta mahastiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR