5/2009 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Urriaren 24ko 16/2008 Foru Legeak 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Plana onetsi du, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak bere 61. artikuluan xedatutakoaren arabera. Izan ere, horrek agintzen du Nafarroako Gobernuak, hartarako gaitasuna ematen dion Foru Lege bat oinarri, inbertsio planak ezarriko dituela toki entitateekin lankidetzan aritzeko tresnatzat, eta plan horien helburu nagusia izanen dela Nafarroako lurralde osoan nahitaezko udal zerbitzuak segurtatzea.

Zenbait aldek -hala nola toki programazioko eta zeharkaleen urbanizazioko obren zerrenda eta lehentasuna, erabaki askeko inbertsioetako komunikazio eta ordainketa formulen zehaztapena, Nafarroako Gobernuaren ekarpenen salbuespenezko araubidea edo hainbat prozeduraren zehazpena- foru lege horretan aurreikusi garapena edo araubide osagarria behar dute.

Toki Administrazioko Departamentuak foru dekretuaren proiektua aurkeztu du, 16/2008 Foru Legearen garapen erregelamendua jaso eta honela egituratzen duena:

-Lehenengo titulua. Xedapen orokorrak.

-Bigarren titulua. Plan gidarien, toki programazioaren eta zeharkaleen urbanizazioaren arloko jarduketak. Honela antolatzen da:

  1. kapitulua: plan gidariak.

  2. kapitulua: toki programazioa.

  3. kapitulua: zeharkaleen urbanizazioa.

  4. kapitulua: ekonomia eta finantza araubidea.

  5. kapitulua: prozedura orokorra.

  6. kapitulua: prozedura bereziak.

  7. kapitulua: toki inbertsioen plana baztertzea.

    -Hirugarren titulua. Erabaki askeko inbertsioak.

    Toki Araubideko Foru Batzordeak eta Nafarroako Kontseiluak erregelamendu hori aztertu dute eta biek aldeko txostena eta irizpena eman dizkiote.

    Horiek horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren irizpenarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

    DEKRETATZEN DUT:

    Artikulu bakarra.-2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onestea.

    2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onestea. Testua foru dekretu honen amaieran erantsi da.

    Azken xedapenetako lehena.-Gaikuntza.

    Ahalmena ematen zaio Toki Administrazioko kontseilariari foru dekretu hau aplikatu eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetako bigarrena.-Indarra hartzea.

    Erregelamendu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2009ko urtarrilaren 19an.-Nafarroako Gobernuko lehenbiziko lehendakariordea, Javier Caballero Martínez.-Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

    2009-2012 ALDIRAKO TOKI INBERTSIOEN PLANARI BURUZKO URRIAREN 24KO 16/2008 FORU LEGEA GARATZEKO ERREGELAMENDUA

    LEHENENGO TITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Helburuak.

      2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planaren barnean sartuko dira Nafarroako udal eta kontzejuen eskumeneko zerbitzuei dagozkien zenbait azpiegitura eta gainerako inbertsioak paratu, hobetu eta berritzeko jarduketak. Lan horiek aipatu aldian eginen dira, 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legean ezarritako beharkizunei, programazioari, ekonomia eta finantza araubideari eta kudeaketa araubideari loturik.

    2. artikulua. Oinarrizko edukia.

      Toki Inbertsioen Plana onesten duen foru legearen determinazioen arabera, plana plan arrunt baten moduan egituratu eta banatu da. Honako arloetan aurreikusi inbertsioek osatzen dute: a) plan gidariak, b) toki programazioa, c) zeharkaleen urbanizazioa, d) erabaki askea. Era berean, badu ohiz kanpoko plana, foru lege batek xedatu bezala, plan arruntean adierazi ez diren plan gidarien, toki programazioaren eta zeharkaleen urbanizazioaren inbertsioei erantzuteko.

      BIGARREN TITULUA

      Plan gidarien, toki programazioaren eta zeharkaleen urbanizazioaren arloko jarduketak

  8. KAPITULUA

    Plan gidariak

    1. artikulua. Plan gidariak. Esparrua.

      Plan gidariak, Toki Inbertsioen Planaren osagai direnez, aipagai dituzten gaietan plangintza orokorreko agiriak dira. Horietan zehazten dira, helburu dituzten gaietarako, teknika, denbora, espazio eta finantza arloetan behar diren zuzentarauak.

      Plan horietan egiten diren aldaketek behar den publizitatea izanen dute, ukitutako Administrazioek aldaketa horietatik ondorioztatzen diren jarduketak beteko dituztela ziurtatzeko.

    2. artikulua. Plan gidarien kudeaketa.

    3. Toki entitateei dagokie plan gidarietan aurreikusitako obrak kudeatu eta zerbitzuak ustiatzea, horiek behar bezala aplikatzeko Nafarroako Gobernuarekiko koordinazio beharrezkoa galarazi gabe.

    4. Plan gidariek ukitutako toki entitateek obren kudeaketa eta zerbitzuen ustiakuntza osoa beren gain hartuko dutelako borondatea adierazi beharko dute edo, bestela bada, jarduera horiek Nafarroako Gobernuarekin lankidetza araubidean egiteko asmoa dutela agertu. Hori adierazi edo eskatzeko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planaren proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratu eta biharamunetik hasita.

      Bi kasuetan eta aurretik aipatu den epearen barnean, toki entitateek finantzaketak estaltzen ez duen inbertsioaren zatia Nafarroako tributuetan -partaidetza funtsaren kontura, hain zuzen- finantzatzeko konpromisoa agertzen duen akordio korporatiboa bermatu beharko dute, 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 7. artikuluan ezarri gainerako baliabideen bidez.

    5. Era berean, Nafarroako Gobernuak bere gain har dezake obren kudeaketa, subrogazioz, toki entitateek plangintza orokorraren esparruan ezarritako aurreikuspenak beraiei egotzi ahal zaizkien arrazoiengatik betetzen ez dituztenean edo teknikoki betetzerik ez dutenean.

    6. artikulua. Subrogazio espedienteen prozedura.

      Aurreko artikuluan aurreikusi subrogazio espedienteen izapideak egitea Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 60. artikuluan aurreikusitako prozeduraren menpe egonen da. Behin betiko ebazpena eman aitzin, espedientea Toki Araubideko Foru Batzordeari igorriko zaio, hark bere iritzia eman dezan.

    7. artikulua. Subrogazio bidezko ordainketak.

      Inbertsioen Planean barne hartzen diren obren kudeaketan subrogazioa ematen bada, Toki Administrazioko Departamentuak behar diren jarduketak eginen ditu. Toki entitateen kargu izanen dira 16/2008 Foru Legean ezarritako ekonomia eta finantza araubidea aplikatzearen ondorio diren betebehar ekonomikoak.

    8. artikulua. Plan gidarien finantzaketa.

    9. Goi presioko ur hornidurarako eta hiri hondakin solidoen eta berariazkoen bilketa eta tratamendurako plan gidariak finantzatzeko, 16/2008 Foru Legearen 7. artikuluan aurreikusitako baliabideak erabiliko dira, lege beraren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

    10. Ibaien saneamendu eta arazketarako plan gidaria, berriz, Nafarroako hondakin uren saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean ezarritakoari eta toki inbertsioen plana arautzen duen foru legean horretarako ezarritako ekarpenei jarraikiz finantzatuko da; ekarpen horiek plan gidariak une bakoitzean antolatzen dituen inbertsioetarako erabiliko dira.

  9. KAPITULUA

    Toki programazioa

    1. artikulua. Toki programazioaren obrak hautatu eta lehenesteko formula.

    2. Toki programazioaren obrak hautatu eta lehenesteko formula hau erabiliko da:

      HLK = AIG 0,75 + TPAOG 0,10 + IE 0,10 + EM 0,05

      Azalpena:

      HLK: hautatu eta lehenesteko koefizientea.

      AIG: azpiegitura indibidualaren gabeziaren adierazlea da, toki entitate interesdunak planean sartu nahi duen lan zehatzaren gainean duena, mota bereko azpiegiturei dagokienez.

      TPAOG: toki programazioaren azpiegitura orokorraren gabeziaren adierazlea da, toki entitatearena eta Inbertsioen Planak toki programazioari buruzko kapituluaren barnean aztertzen dituen hornidura eta saneamendu, zolaketa, argiteria publiko, udal eraikin eta elektrifikazioaren toki sareen azpiegiturei buruzkoa.

      IE: toki entitate bakoitzean biztanle bakoitzeko egiten den inbertsioaren errentagarritasuna adierazten duen koefizientea da. Hori kalkulatzeko, erregelamendu honen 22. artikuluan ezarri formula erabiltzen da.

      EM: 1993tik 2008ra bitarteko Toki Azpiegituren Planen kargura Toki Administrazioko Departamentuak kudeatu dituen kapital transferentzien bidez hartutako ekarpenen multzoaren adierazlea da (plan gidariei lotutakoak izan ezik). Oinarritzat hartzen du 2008ko abenduaren 1ean behin betiko sartutakoa, edo, egun horretan behin betiko sartuta egon ezean, behin-behinean sartutakoa biztanle bakoitzeko, eurotan, eta biztanleriari buruz argitaratutako azken datu ofizialen arabera. Adierazle hori kalkulatzeko, erregelamendu honen 23. artikuluan horretarako ezarri irizpideak hartuko dira aintzat.

    3. Aurreko zenbakian zehaztu diren koefiziente guztiek 0 eta 10 bitarteko balioak hartuko dituzte.

    4. AIG koefizientea aldagai diskretua da eta gabeziaren sakontasunaren arabera izan dezakeen balioa 1, 4, 7 edo 10 da. Nolanahi ere, toki programazioaren edozein azpiegituraren "epe laburrerako beharrezko obra"tzat (AIG=10) jotako inbertsioak lehentasunez sartuko dira, "epe ertainerako beharrezko obra"tzat (AIG=7) jo diren inbertsioen kalterako.

    5. "Sareak " eta "Zolaketa" ataletako obren arteko loturaren berariazko araubidea.

      16/2008 Foru Legearen 11. artikuluaren 3. idatz-zatian aurreikusitakoa kontuan hartuta, honako espezifikotasun hauek ezarri dira:

      1. Fatxaden edo eraikigarritasun lerroen arteko batez besteko zabalera 15 metrokoa edo txikiagoa duten kale edo plaza zolatuetan "hornidura eta saneamendu sareak berritzeko" obrak planean sartzen badira, nahitaez "zoladura berritzeari" dagozkion obrak ere sartu beharko dira, hala eskatzen bada.

      2. Lehentasun irizpideen arabera planean sartzen ez diren hornidura eta saneamendu sareak berritzeko eskabideek "zoladura berritzeari" dagozkion obrak ez sartzea ekarriko dute, horiek duten HLK kontuan hartu gabe.

      3. Nolanahi ere, kaleen zolaketari buruzko obrak hasieran sartzeko, haien hornidura eta saneamendu azpiegiturak behar bezala daudela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR