180/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 408 eredua onesten duena (21/2012 Foru Legearen aktiboen errebalorizazioaren gaineko karga bakarra. Autolikidazioa).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriak ezartzen du balantzeak eguneratzeko aukera pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei, sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboei eta bere errentak establezimendu iraunkorren bidez lortzen dituzten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunei, sozietateen gaineko zergaren foru araudia aplikatu behar bazaie, hitzarmen ekonomikoan xedatuarekin bat. Kontabilitate balioko monetaren eguneratze horrek, araudietan aurrekari ugari dituenak, dagoeneko ezagunak diren eguneratze teknikak dauzka eta zerga-karga murriztua dakar.

Edukiari dagokionez, xedapen gehigarri horren 8. atalak adierazten du eguneraketa egiten duten subjektu pasiboek edo zergadunek karga bakarra ordaindu beharko dutela, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Legearen (2012ko abenduaren 20an onetsia) errebalorizazio erreserbaren kontuaren saldo hartzekodunaren gaineko %5, hain zuzen. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboen kasuan, enpresa edo lanbide jardueraren erregistro liburuak eraman behar badituzte, karga bakarra izanen da ondare elementu eguneratuen balioen handitze garbiaren gainean.

Karga bakarraren zenbatekoa ez da kontsideratuko sozietateen gaineko zergaren kuota bat, ez pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarena, ez ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarena, ez aipatutako zergen gastu kengarri bat.

Karga hori autolikidatuko eta ordainduko da sozietateen gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin batera (eguneratzeko eragiketak zein balantzetan jasotzen diren, hari dagokion zergaldikoak), edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin batera (2012ko zergaldikoa). Aitorpena epetik kanpo aurkezteak baliogabetuko ditu eguneratze eragiketak.

Orobat, aipatutako 21/2012 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriaren 8. atalean, ezartzen da karga bakar horren aitorpenaren eredua Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren foru aginduaren bidez onetsiko dela, eta gaitasuna ematen diola hari balioak eguneratzeko eragiketak egin dituzten subjektu pasiboek aurkeztu beharreko informazio osagarria zehazteko.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan 90. artikuluan aipatzen diren zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak, baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 408 eredua onestea (21/2012 Foru Legearen aktiboen errebalorizazioaren gaineko karga bakarra. Autolikidazioa).

  2. 408 eredua onesten da (21/2012 Foru Legearen aktiboen errebalorizazioaren gaineko karga bakarra. Autolikidazioa), bai eta 768 eta 769 ereduen ordainketa gutunak ere, foru agindu honen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR