942E/2022 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 942E/2022 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duena. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauak, industriako emisioei buruzkoak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak), aurretiazko oharren (26) puntuan ezartzen duenez, Europar Batasuneko estatuek ingurumen ikuskapenak egiteko sistema bat ezartzearen alde egin behar dute. Sistema horrek behar den ezagutza eta titulazioa duten behar adina langile izanen ditu, ikuskapenak eraginkortasunez egiteko.

Zehazki, ingurumen arloko ikuskapenei buruzko 23. artikuluan ezartzen da Europar Batasuneko kideek ziurtatuko dutela aipatu zuzentarauaren eraginpeko instalazio guztietan izanen dela ingurumen arloko ikuskapen plan bat, nazio, eskualde edo toki mailakoa, eta plan hori behar denean berraztertzea eta eguneratzea bermatuko dutela.

2010/75/EE Zuzentarauak ingurumena ikuskatzeaz ezartzen dituen baldintzak Espainiako araudira erantsi dira abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez (Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten du), eta zehazkiago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bidez (Ikuskapenari eta kontrolari buruzko kapitulua).

Nafarroan, 26/2022 Foru Dekretuak (martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua) 72.1 artikuluan ezartzen duenaren arabera, ingurumena ikuskatzeko lanak egiteko, ingurumenaren arloko eskumenak dauzkan zuzendaritza nagusiko organoek bermatuko dute ezen 17/2020 Foru Legean ezarritakoaren arabera abian jartzeko ingurumen baimen integratua edo ingurumen baimen bateratua behar izan duten instalazio guztiak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoa hartzen duen ingurumena ikuskatzeko plan baten barruan daudela.

Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 660/2014 (EB) Erregelamenduaren bidez 1013/2006 (EE) Erregelamendua, hondakinen garraioari buruzkoa, aldatzen da, eta horren aurretiazko gogoeten 2. puntuan ezartzen da hondakinak lekualdatzeko lanen ikuskapenak ongi antolatu behar direla, zer baliabide beharko diren jakiteko eta zilegi ez den lekualdaketarik ez egiteko, eta ikuskapen planak prestatu behar direla, ikuskapenak haietan ezartzen den bezala egiteko.

Hain zuzen ere, 1013/2006 (EE) Erregelamenduaren 50. artikuluaren aldaketan ezartzen da Batasuneko estatuek bermatuko dutela ezarri dutela ikuskapenak egiteko plana, beren lurralde osoa hartzen duena, edo plan bat baino gehiago, bereizita edo beste plan batzuen barruan.

Industria jardueren ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatzeko eta betetzeko eskumena Ingurumen Ikuskapenen Atalak dauka, hala ezarrita baitago Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren 48.a) artikuluan.

Foru agindu honen bidez gauzatu nahi da 2010/75/EB Zuzentarauan, 815/2013 Errege Dekretuan, 26/2022 Foru Dekretuan eta 1013/2006 (EE) Erregelamenduan ezartzen dena Nafarroako beren aplikazio eremuetako jardueren ingurumen ikuskapenaz.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana urte anitzeko esparru-dokumentua da, Nafarroako ingurumen-kalitatearen ikuskapena eratzen eta antolatzen duena Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekin bat etorriz. Plan honetan administrazio honek 2023-2026 aldian (biak barne) ingurumenaren arloko legerian ezartzen diren ingurumen-baldintzak betearazteko eta ingurumena eta pertsonen osasuna ongi babesteko ezarritako helburuak eta jarduketak biltzen dira.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko Plan hau 2026ko abenduaren 31ra arte egonen da indarrean. Indarraldia ezin luzatu izanen da ordezko plan berria onetsi arte, aplikatu beharreko araudiak ezartzen baitu arlo hau antolatzeko beste tresna bat prestatu behar dela.

Ingurumen Ikuskapeneko Planean ezartzen dena indarrean egonen da Plana berrikusi arte. Plana ofizioz berrikusiko da egin denetik lau urte igarotakoan, eta onesteko kontuan hartutako inguruabarrak edo irizpideak aldatuz gero ere bai.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hau

AGINTZEN DUT:

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onestea. Planaren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau eta beraren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epealdian.

Iruñean, 2022ko urriaren 4an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ERANSKINA.–NAFARROAKO INDUSTRIA JARDUERAREN INGURUMEN IKUSKAPENEKO 2023-2026 PLANA

Aurkibidea:

1. Laburpen exekutiboa.

2. Sarrera.

2.1. Ingurumen ikuskapenaren egoera orokorra.

2.2. Ingurumen Ikuskapeneko Plana diseinatzeko antolamendu-esparrua.

3. Ingurumenaren ebaluazio orokorra Nafarroan.

3.1. Uraren kalitatea.

3.1.1. Azaleko uren kalitatea.

3.1.2. Lurpeko uren kalitatea.

3.1.3. Bainurako uren kalitatea.

3.2. Airearen kalitatea.

3.2.1. Sufre dioxidoa (SO2).

3.2.2. Nitrogeno dioxidoa (NO2).

3.2.3. Partikula esekiak, 10 μm-tik beherakoak (PM10).

3.2.4. Ozonoa (O3).

3.3. Hondakinak sortzea, balorizatzea eta ezabatzea.

3.4. Lur kutsatuak.

3.5. Berotegi efektuko gasen emisioa.

4. Ikuskapen planaren helburuak.

4.1. Helburu orokorrak.

4.2. Helburu estrategikoak.

5. Aplikazio-eremua eta irismena.

5.1. Lurralde-eremua.

5.2. Indarraldia.

5.3. Planeko jarduerak eta instalazioak.

5.4. Ikuskapen-motak.

5.4.1. Ikuskapen programatuak.

5.4.2. Programatu gabeko ikuskapenak.

5.5. Programatutako ikuskapenen irismena.

5.6. Programatu gabeko ikuskapenen irismena.

5.7. Ingurumenaren arloko araudia betetzea Planaren eremuaren barruan.

6. Planean kontuan hartzen diren instalazioak eta jarduerak.

7. Organo eskuduna eta Planaren koordinazioa.

7.1. Nafarroako ingurumenaren arloko organoa.

7.2. Giza baliabideak.

7.3. Etengabeko hobekuntzako jarduketak eta gaitasuna sortzea.

7.4. Jarduketen koordinazioa.

8. Ingurumen ikuskapeneko urteko programak.

9. Ikuskatzeko prozedurak.

9.1. Programatutako ikuskapenak egiteko prozedurak.

9.2. Programatu gabeko ikuskapenak egiteko prozedurak (istripuak edo gorabeherak, abisuak, kexak eta salaketak).

10. Planaren jarraipena eta ebaluazioa.

10.1. Urteko memoria.

10.2. Adierazleak.

11. Baliabideak aztertzea.

11.1. Ikuskapenak egiteko behar den denbora kalkulatzea.

11.2. Ikuskapen-lanak egiten dituztenen batez besteko dedikazioa.

11.3. Kalkuluak: in situ ikuskapenetan urtean egiten diren lan-orduak eta behar diren ikuskatzaileak.

12. Planaren indarraldia eta berrikuspena.

12.1. Indarra hartzea.

12.2. Berrikuspena.

1. eranskina.–Ikuskapenen aldizkakotasuna zehaztea.

1. Instalazioak in situ ikuskatzea.

1.1. Lege-esparrua.

1.2. Arriskuak ebaluatzeko metodoa.

1.3. Ikuskapenen aldizkakotasuna.

2. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

2.1. Lege-esparrua.

2.2. Jardueraren eta eragilearen jokabidearen eraginaren balorazioa.

2.3. Ikuskapenen aldizkakotasuna.

2. eranskina.–Aplikatu beharreko araudia.

1. Legeria orokorra.

2. Atmosfera.

3. Hondakinak.

4. Hondakin-urak.

5. Zaratak eta bibrazioak.

6. Lur kutsatuak.

7. Ingurumenaren arloko informazioa jakinaraztea.

8. Ingurumena kudeatzeko sistema.

Definizioak.

Taulen zerrenda.

Akronimoak.

1. Laburpen exekutiboa.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana urte anitzeko esparru-dokumentua da, Nafarroako ingurumen-kalitatearen ikuskapena eratzen eta antolatzen duena Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekin bat etorriz. Plan honetan administrazio honek 2023 - 2026 aldian (biak barne) ingurumenaren arloko legerian ezartzen diren ingurumen-baldintzak betearazteko eta Foru Komunitateko ingurumena eta pertsonen osasuna ongi babesteko ezarritako helburuak eta jarduketak biltzen dira.

Plan honen helburua da Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko instalazioak eta jarduerak ikuskatzeko arauak bateratzea. Zuzendaritzaren eskumeneko instalazioak eta jarduerak honako hauek dira: 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dauden instalazioak (1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena); 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, aplikatzen zaien instalazioak; Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren Hondakinen mugaz haraindiko garraioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 660/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat etorriz (horren bidez 1013/2006 (EE) Erregelamendua, hondakinen garraioari buruzkoa, aldatzen da); ingurumeneko ikuskapenen azpiprograma sektorialak. Horrez gainera, plan honen bidez bete egiten dira Batasuneko, Estatuko eta Komunitateko araudietan ezarritako bi betebehar hauek: ikuskatzeko eskumena duten erakundeek ikuskapen planak egin beharra, eta ikuskapenen plangintzan jardunbide onak aplikatu beharra, eskura dituzten baliabide materialak, langileak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR