86E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2021eko programa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

167. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 86E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2021eko programa onesten duena. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauak, industriako emisioei buruzkoak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak), aurretiazko oharren (26) puntuan ezartzen duenez, Europar Batasuneko estatuek ingurumen ikuskapenak egiteko sistema bat ezartzearen alde egin behar dute. Sistema horrek behar den ezagutza eta titulazioa duten behar adina langile izanen ditu, ikuskapenak eraginkortasunez egiteko.

Zehazki, ingurumen arloko ikuskapenei buruzko 23. artikuluan ezartzen da Europar Batasuneko kideek ziurtatuko dutela aipatu zuzentarauaren eraginpeko instalazio guztietan izanen dela ingurumen arloko ikuskapen plan bat, nazio, eskualde edo toki mailakoa, eta plan hori behar denean berraztertzea eta eguneratzea bermatuko dutela.

2010/75/EE Zuzentarauak ingurumena ikuskatzeaz ezartzen dituen baldintzak Espainiako araudira erantsi dira abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege-dekretuaren bidez (Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten du), eta zehazkiago Ikuskapenari eta Kontrolari buruzko 815/2013 Errege Dekretuko III. kapituluaren bitartez.

Toki mailan, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak 90. artikuluan ezartzen duenez, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumeneko ingurumen ikuskapenak planifikatu beharko dira (foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen). Ildo horretatik, 2021eko ekainaren 22tik aurrera 4/2005 Foru Legearen ordez abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeari jarraituko zaio, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituenari; haren II. tituluan jasota dago ingurumen arloko esku-hartzearen menpe jarritako proiektu, jarduera eta instalazioen ikuskapena eta jarraipena. Horrek ikuskatu beharreko instalazio kopurua nabarmen handitzea dakar, eta ondorioz, 2022ko Programan sartu beharko dira.

Industria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR