7/2019 FORU LEGEA, otsailaren 18koa, aldatzen duena martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legea, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ALDATZEN DUENA MARTXOAREN 5EKO 10/2003 FORU LEGEA, NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN MONTEPIOETAKO FUNTZIONARIOEN ESKUBIDE PASIBOEN ARAUBIDE IRAGANKORRARI BURUZKOA.

HITZAURREA

Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak aurreikuspen sozialeko eta eskubide pasiboetako sistema bat ezartzen du, berekia, autonomoa eta independentea Gizarte Segurantzaren sistemarekiko eta Estatuko klase pasiboen sistemarekiko, haietako bakoitzak bere araudia baitu. Araubide hori aukeratu zuten funtzionarioentzat (“desagertu beharreko” kolektiboa osatzen dutenak, foru legean aurreikusitakoaren aurrekoan jarraitzea aukeratu zutenak bezala) foru legeak ezarri zuen eskubide pasiboen sistemak oinarrizko zutabe hauek ditu: batetik, Gizarte Segurantzaren araubide orokorraren oinarri diren funtsezko printzipioak biltzen ditu, eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitateko montepioen sistemak, foru legean aurreikusitakoaren aurrekoak, zituen zenbait berezitasun aurreikusten ditu, zeinek Estatuko klase pasiboen araubidean jasotakoen nolabaiteko antza baitute.

Azken urteetan berritasun eta aldaketa garrantzitsuak gertatu dira Gizarte Segurantzaren sistema orokorrean, eta haietako batzuk erantsi zaizkio ondoren Estatuko Klase Pasiboen Araubideari; horiek, ordea, ez dira jaso aurreikuspen sozialeko eta eskubide pasiboetako gure sisteman, hala nola: a) amatasunagatiko osagarriaren ezarpena Gizarte Segurantzaren sistemako kotizaziopeko pentsioetan, bai eta Estatuko klase pasiboetako sisteman ere, 2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko urriaren 29ko 48/2015 Legearen bidez ezarritakoa, 2016ko urtarrilaren 1ean indarra hartu zuena eta, egun, honakoetan jasota dagoena: Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onesten duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 60. artikuluan eta Estatuko Klase Pasiboei buruzko Legearen testu bategina onesten duen apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege-dekretuaren hemezortzigarren xedapen gehigarria; b) Gizarte Segurantzaren sisteman erretiroa hartzeko adina aurreratzeko eta koefiziente zuzentzaileak ezartzeko araubide juridikoari eta prozedura orokorrari buruzko azaroaren 18ko 1698/2011 Errege Dekretuaren bidezko erregulazioa, bai eta, ondoren, erretiroa hartzeko adina murrizten duen koefizientearen ezarpena ere, martxoaren 14ko 383/2008 Errege Dekretuaren bidez, administrazio eta erakunde publikoen zerbitzuko suhiltzaileen alde (2017an eta 2018an koefizientea aplikatzea jasota dago 2017ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 24/2016 Foru Legearen hogeigarren xedapen gehigarrian eta 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legearen hamalaugarren xedapen gehigarrian), eta, abenduaren 5eko 1539/2003 eta abenduaren 4ko 1851/2009 errege dekretuen bidez, erretiroa hartzeko adina murrizteko koefizienteen edo, kasua denean, adin horren murrizketaren ezarpena, desgaitasuna dutenentzat; errege dekretu horiek Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren egungo 206. artikulua garatzeko eman ziren; eta c) erretirodunak erretiro pentsioa jaso eta lanean aritzeko bateraezintasunen araubidea, sistema horietan ezarritakoa; hiru puntu horiek direla eta, komeni da Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen sistema berrikustea, aurreikuspen sozialeko eta eskubide pasiboetako gure sistema, gai horiei dagokienez, osotara edo partzialki egokitzeko gurearen antzekoak diren beste sistema horietan ezarritako araubide juridikora.

Alde horretatik, aurreikusten da Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen gure eskubide pasiboen sisteman ezarri eta aplikatzea erretiroa hartzeko adina murrizten duten koefiziente berriak, jarduera motak edo desgaitasunak eragindakoak, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrak egun ezarrita dituenak edo etorkizunean ezartzen dituenak, administrazio horietako funtzionarioei, sistema horren araubide orokorrean sartutakoei, aplikatzen ahal zaizkienak, eta horrela desagertuko dira arlo horretan Nafarroako administrazio publiko desberdinetako langileen artean dauden konparaziozko bidegabekeriak, aurreikuspen sozialeko araubide desberdinei atxikita egotearen ondorioz sortuak; homologazioak edo parekatzeak berekin dakar aipatutako foru legearen hamalaugarren xedapen gehigarriko 1. puntuan aurreikusitako araua indargabetzea.

Zehazki, ezartzen da ezen Nafarroako toki entitateetan tokiko polizia gisa zerbitzu ematen duten montepio-sistemaren araubideko langileei aplikatzen ahalko zaiela erretiro-adinaren murriztapen-koefizientea, abenduaren 14ko 1449/2018 Errege Dekretuari jarraikiz, zeinak erretiro-adinaren murriztapen-koefizientea ezartzen baitu Gizarte Segurantzaren alorreko Toki Administrazioa osatzen duten entitateen zerbitzuko tokiko polizientzat.

Ildo horretan bertan, hemeretzigarren xedapen gehigarrian aurreikuspen bat jasotzen da, halako moldez non, Gizarte Segurantzak erretiro-adinaren murriztapen-koefizienteak edo aurrerapena ezartzen baditu Foruzaingoarentzat, polizia kidego horretako montepio-sistemaren mendeko funtzionarioei aplikatzekoak izanen baitira, kontuan hartuta Gizarte Segurantzaren araudi berariazkoa eta, kasua bada, tokiko poliziari aitortutakoen antzeko baldintzak hartzea, halaber aukera aitorturik erretiro-sistema berri horren edo Nafarroako montepio-sisteman aitortutakoaren aldeko hautua egiteko.

Beste alde batetik, ikusten da edukian hutsune batzuk daudela, esate baterako zurztasun-pentsioei dagokienez; izan ere, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrean prestazio ekonomikoa 25 urtetaraino luzatzen da, hildakoa ama, aita nahiz bi gurasoak izan, baldin eta jasotzen duenak bere kontura edo besteren kontura irabazi asmoa duen lanik egiten ez badu edo, egiten badu ere, urtean eskuratzen dituen diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldataren indarreko urteko zenbatekoa baino txikiagoak badira, baina gure eskubide pasiboen sisteman eta Estatuko klase pasiboen sisteman, aldiz, prestazioa gehienez ere 22 edo 24 urteetaraino luzatzen da, hurrenez hurren; horrez gain, gure sisteman ez dago aurreikusirik dagokion prestazio ekonomikoa luzatzeko aukera umezurtza ikasten egon eta 25 urte ikasturtean betetzen dituen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR