6/2021 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 6/2021 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena. ZIOEN AZALPENA

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu-araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horretan, lege testu horren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta diru-sarrerak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 53.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, baldin tributu-araubide erkidearen aldaketa batek behartzen badu estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berak Foru Komunitatean aplikatzera Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak eman ditzake tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Aipatu 14/2004 Foru Legearen 53.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei, aipatu legegintzarako eskuordetzearen ondorio direnean, “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie.

Azaroaren 2ko 24/2021 Errege Lege-dekretuaren bidez Europar Batasuneko gai hauetako zuzentarauen transposizioa egin zen: bonu bermatuak, inbertsio kolektiboko erakundeen mugaz haraindiko banaketa, sektore publikoko datu irekiak eta informazioa berrerabiltzea, egile-eskubideen erabilera eta lineako transmisio jakin batzuei eta irrati eta telebistako programen emanaldiei aplika dakizkiekeen antzeko eskubideena, inportazio eta hornidura jakin batzuetarako aldi baterako salbuespenak, kontsumitzaileak eta energiaren aldetik garbiak diren errepideko garraiorako sustapena. Errege Lege-dekretuak, bosgarren liburuan, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatu du, zerga arloko barne ordenamenduan txertatzeko Kontseiluaren 2021eko uztailaren 13ko 2021/1159 (EB) Zuzentaraua, zeinaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR