147/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aukera kentzen baita ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko Nafarroako Foru Ogasunean urteko aitorpen informatiborako eredu zehatz batzuk.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 147/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aukera kentzen baita ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko Nafarroako Foru Ogasunean urteko aitorpen informatiborako eredu zehatz batzuk. Eredu informatiboei buruzko egungo araudian aurreikusita dago ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriaren bidezko aurkezpena. Baina euskarri fisiko jakin batzuk zaharkituta daudenez, eta, gainera, aurkezpen presentziala ere egin behar denez, aurkezpen mota horren ordez, beste inprimaki bat eskaini nahi da beren gehiegizko bolumena dela-eta ohiko inprimakiaren bidez aurkeztu ezin diren aitorpenetarako. Inprimaki berriak fitxategiak konprimitzeko aukera emanen die.

Informazio bolumena dela-eta aitorpen handitzat jotzen direnak inprimakiaren karatularen bidez eta ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko aukera kentzeaz ari gara. Hain zuzen, aurkezteko modu hori 12.000 erregistrotik gora dituzten aitorpenetarako erabiltzen ahalko da soil-soilik (eredu informatiboak izan ohi dira), eta horien kasuan nahitaezkoa izanen da modu horretan aurkeztea, halaxe xedatuta baitago uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 3. artikuluko bigarren paragrafoan.

Agindu hau emateko eskumena Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean eta Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan jasotako gaikuntzetatik datorkio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Ogasunean aitorpen informatibo zehatz batzuk ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko aukera kentzea.

1. Nafarroako Foru Ogasunean urteko aitorpen informatiborako eredu zehatz batzuk ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko aukera kentzen da. Honako eredu hauek dira:

–H70 eredua. Etxebizitzen sustatzaileek haien erosketa prezioaren kontura jasotako kopuruak.

–038 eredua. Erregistro publikoetan inskribatutako erakundeen eragiketak.

–159 eredua. Energia elektrikoaren kontsumoa.

–170 eredua. Kobrantzak kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburuek edo profesionalek egindako eragiketak.

–171 eredua. Edozein dokumenturen ezarpenak, funts-erabilerak eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR