5/2022 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legea aldatzen duena. Haren bidez, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga arautu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 5/2022 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legea aldatzen duena. Haren bidez, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga arautu ziren. ZIOEN AZALPENA

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea estatuko tributu-araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horretan, lege testu horren 36. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroak, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, estatuan unean-unean indarra duten arau substantibo eta formal berak aplikatuko ditu; hala ere, aitorpena eta diru-sarrerak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Bestalde, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 53.1 artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak eskuordetuta, foru lege mailako arauak ematen ahal ditu kasuan kasuko tributu arloko foru legeak aldatzeko, baldin eta tributu-araubide erkidearen erreforma batek behartzen badu, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoaren arabera, estatuan unean-unean indarra duten arau substantibo eta formal berberak aplikatzera Foru Komunitatean. Parlamentuaren legegintzarako eskuordetze hori 14/2004 Foru Legearen bidez egin dela ulertzen da, betiere estatuko tributu aldaketa horiek argitaratuz gero.

Aipatutako 53. artikuluak ezartzen du, halaber, ezen eskuordetutako legegintzarako eskumen horren ondorio diren Nafarroako Gobernuaren xedapenei tributu harmonizazioari buruzko legegintzako foru dekretu deituko zaiela.

Estatuan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea aldatzen duen uztailaren 8ko 14/2022 Legearen azken xedapenetako lehenengoak, kontratazio publikoan mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen (ETE) estatistikak arautzeko xedez, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga aldatzen du. Zerga hori urriaren 29ko 16/2013 Legearen 5. artikuluan arautzen da (16/2013 Legea, urriaren 29koa, ingurumen-fiskalitatearen arloko zenbait neurri ezartzen dituena eta beste zerga- eta finantza-neurri batzuk hartzen dituena).

Aldaketek zergaren funtsezko elementuei eragiten diete, eta horiek sinplifikatzea dute helburu, zergak berekin dakartzan betebehar formalak errazago kudeatu eta bete ahal izateko.

Lehenik eta behin, hemendik aurrera zerga-egitatea ez da izanen azken kontsumitzaileari gasak saltzea edo entregatzea, baizik eta zuzenean zergapetuko ditu zergaren eremu objektiboa osatzen duten gas fluordunen fabrikazioa, inportazioa, Europar Batasunaren barruko eskurapena edo edukitza irregularra.

Horrenbestez, zerga honen zergadunak dira fabrikazioa, inportazioa edo Europar Batasunaren barruko eskurapena gauzatzen dutenak. Zergaren xede diren gasen edukitza irregularra dagoenean, berriz, zergadunak izanen dira gas horiek eduki, merkaturatu, garraiatu edo erabiltzen dituztenak; horrekin batera figura berri bat gehitzen da, “gas fluordunen biltegizaina”, hain zuzen.

Bestalde, zergaren sortzapen data aldatzen da, zerga-egitate berria kontuan hartuta, eta “gas fluordunen biltegizainak” aukera izanen du zergaren sortzapena atzeratzeko.

Zerga-egitatearen konfigurazioa zergapetu gabeko kasuekin eta salbuespen kasuekin osatzen da.

Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga arautzen duen urriaren 29ko 16/2013 Legea aldatu denez, tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu hau eman behar da martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legea aldatzeko, zerga horri dagokionez estatuan indarrean dauden arau substantibo eta formal berberak aplika daitezen Foru Komunitatean.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2022ko abuztuaren 31n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga arautzen dituen foru legea.

Martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen bigarren artikuluak testu hau izanen du:

“Bigarren artikulua. Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga.

Bat.–Araubide juridikoa eta aplikatzeko araudia.

Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga Foru Komunitateak galdatuko du Hitzarmen Ekonomikoaren 36 bis artikuluari jarraikiz, eta artikulu honetan eta bera garatzen duten xedapenetan xedatzen denarekin bat.

Bi.–Zergaren izaera.

Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga zeharkako zerga bat da, Espainiako lurraldean gas horien erabilera zergapetzen duena.

Hiru.–Esparru objektiboa.

Zerga honen ondorioetarako, “berotegi-efektuko gas fluordunak” honakoak dira: hidrofluorokarburoak (HFC), perfluorokarburoak (PFC) eta sufre hexafluoruroa (SF6), bai eta aipatutako substantzia horietatik edozein duten nahasketak ere. Substantzia horiek ageri dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 517/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean; erregelamendu hori berotegi-efektuko gas fluordunei buruzkoa da eta 842/2006 (EE) Erregelamendua indargabetzen du.

Lau.–Definizioak.

1. Zerga honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira aintzat:

  1. “Europar Batasunaren barruko eskurapena”: zerga aplikatzen den lurraldera –Kanarietara, Ceutara eta Melillara izan ezik–, Europar Batasuneko beste estatu batetik eskuratzailearentzat igortzen edo garraiatzen diren eta zerga honen xede diren gasen gaineko erabiltzeko ahalmena lortzea transmisioaren egileak, eskualdatzaileak berak edo hirugarren batek aurreko edozeinen izenean eta kontura.

    Era berean, Europar Batasunaren barruko eskurapenen pareko eragiketatzat hartuko da zergaren xede diren gasak gasen jabeak zergaren aplikazio-lurraldean jasotzea –Kanarietan, Ceutan eta Melillan izan ezik–, bidalketa Europar Batasuneko beste estatu batetik egin badu.

  2. “Gas fluordunen biltegizaina”: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatzen den pertsona fisiko edo juridikoa edo entitatea, kudeaketa bulegoaren baimena duena, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan, zergaren xede diren gasak erosteko, zortzi.4 apartatuan aurreikusitako araubidea aplikatuta.

  3. “Suntsitzea”: berotegi-efektuko gas fluordun bat osotara nahiz zati handienean eraldatzeko edo deskonposatzeko prozesu iraunkorra, berotegi-efektuko gas fluordunak ez diren substantzia egonkorrak sortzeko (bat edo gehiago).

  4. “Ekipo militarra”: berariaz helburu militarretarako diren armak, munizioak eta gerrako materiala...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR