5/2021 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, irailaren 22koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 5/2021 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, irailaren 22koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga aldatzen duena. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu-araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak arautzen dira.

Esparru horren barnean, aipatutako Hitzarmen Ekonomikoaren 31. bis artikuluak ezartzen du ezen energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga ordainarazteko, Nafarroak aplikatuko dituela Estatuko lurraldean une horretan indarra duten arau substantibo eta formal berak. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik funtsean aldendu gabe.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 53.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, baldin tributu-araubide erkideko aldaketa batek behartzen badu estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak Foru Komunitatean aplikatzera Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak eman ditzake tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei, aipatutako legegintzarako eskuordetzearen ondorio direnei, “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie, 14/2004 Foru Legearen 53.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Gas eta elektrizitatearen txikizkako merkatuetan gas naturalaren prezioen igoerak duen inpaktua apaltzeko presako neurriei buruzko irailaren 14ko 17/2021 Errege Lege-dekretuak beste hiruhileko batez luzatu du energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren aldi baterako etendura, ekainaren 24ko 12/2021 Errege Lege-dekretuaren bidez ezarria; izan ere, arau horren bitartez presako neurriak hartu ziren fiskalitate energetikoaren esparruan eta energiaren sorkuntzaren arloan, bai eta ura erregulatzeko kanonaren eta erabiltzeko tarifaren kudeaketaz ere.

Labur esanda, tributu hori etenda geldituko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR