45/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 2koa, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak, azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 45/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 2koa, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak, azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, aldatzen dituena. Azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua bihurtu zen Nafarroako Kirolaren Institutu, eta haren estatutuak onetsi ziren.

Estatutu horien VI. kapitulua (27. artikulutik 29.ra) Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentroak arautzen ditu; horien artean daude Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa eta “Larrabide estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroa. Bestetik, estatutuen 21.2 artikuluak xedatzen du bi zentro horiek atalaren pareko maila izanen dutela, baina zentroei dagokien artikuluetan xedatutakoaren arabera arautuko direla.

Estatutuen 29. artikuluak arautzen ditu Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentroetako zuzendaritzen inguruko alderdiak. Artikulu horren 2. apartatuak xedatzen du Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendariaren ordainsariak atalburuenak bezalakoak izanen direla, baita “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroko zuzendariarenak ere. Bestetik, manu horren 3. apartatuak xedatzen du Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentroetako zuzendaritza lanpostuak izendapen askearen bidez beteko direla, edo Foru Administrazioak ezarritako sistemaren bitartez, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileen artetik hautatuz.

Dena den, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR