43/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 43/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen bidez, presako neurriak hartu ziren enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko. Lege horren 2. artikuluaren 1. apartatuak aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen du, zeinak barnean hartuko baititu 2020ko abenduaren 31 aurreko hiru urteetan, gutxienez, aldi baterako langileek etenik gabe bete dituzten egiturazko lanpostuak, aurrekontu-zuzkidura baldin badute, egon nahiz ez egon lanpostu zerrendetan, plantilletan edo administrazio publikoek giza baliabideak antolatzeko erabiltzen dituzten bestelako sistemen barnean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako datuak azterturik, eta aipatu legearen artikulu horretan ezarritako ordezte-tasarekin bat (lege horren bidez, presako neurriak hartu ziren enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko), ondorioztatzen da beharrezkoa dela egiturazko 676 lanpostu plantillan finkatzea, aldi baterako kontratua duten langileek betetzen baitituzte proiektu jakin bati lotuak egon gabe. Horren helburua da 2022ko lan publikoaren eskaintzan sartzea, zehazki, abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokion eskaintzan (lege horren bidez, presako neurriak hartu ziren enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko).

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko 676 lanpostu sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko maiatzaren hamaikan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Lanpostu batzuk sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11504 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Medikuak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, A mailakoa, arduraldi esklusiboko araubidekoa, destinoa Lizarrako Santo Domingo zahar etxean duena, eta plantilla organikoan 11505 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Iruñeko El Vergel zahar etxean duena, eta plantilla organikoan 11506 zenbakia.

–Fisioterapeutak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Sarrigurengo Arreta Goiztiarreko Zentroan duena, eta plantilla organikoan 11507 zenbakia.

–Zaintzaileak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, D mailakoa, destinoa Iruñeko San Jose zentroan duena, eta plantilla organikoan 11508 zenbakia.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, D mailakoa, destinoa Iruñeko El Vergel zahar etxean duena, eta plantilla organikoan 11509 zenbakia.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

–Fisioterapeutak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 39539 zenbakia duena.

–Fisioterapeutak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, B mailakoa, B2 euskara-maila duen lanpostu elebiduna, eta plantilla organikoan 39540 zenbakia duena.

–Hezkuntza laguntzako espezialistak: hogeita hamar lanpostu huts, lanaldi partzialeko lan araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 39545, 39546, 39547, 39548, 39549, 39550, 39551, 39552, 39553, 39554, 39555, 39556, 39557, 39558, 39559, 39560, 39561, 39562, 39563, 39564, 39565, 39566, 39567, 39568, 39569, 39570, 39571, 39572, 39573 eta 39574.

–Hezkuntza laguntzako espezialistak: lau lanpostu huts, lanaldi partzialeko lan araubidekoak, C mailakoak, B2 euskara-maila duten lanpostu elebidunak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 39575, 39576, 39577 eta 39578.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Arkitekto teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 39579 zenbakia duena.

–Gitarrista laguntzaileak (dantza): lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, B mailakoa, destinoa Nafarroako Dantza Eskolan duena, eta plantilla organikoan 39541 zenbakia.

–Pianista laguntzaileak (dantza): bi lanpostu huts, lanaldi partzialeko lan araubidekoak, B mailakoak, destinoa Nafarroako Dantza Eskolan dutenak, eta plantilla organikoan 39542 eta 39543 zenbakiak.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Iruñeko María Ana Sanz Ikastetxe Bateratuan duena, eta plantilla organikoan 39544 zenbakia.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

–Osasun publikoko ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, A mailakoa, destinoa Lizarran duena, eta plantilla organikoan 72439 zenbakia.

–Osasun publikoko ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, A mailakoa, destinoa Tuteran duena, eta plantilla organikoan 72440 zenbakia.

–Osasun publikoko ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, A mailakoa, destinoa Melidan duena, eta plantilla organikoan 72441 zenbakia.

–Laneko Medikuntzako mediku espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72442 zenbakia duena.

–Erizainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72443 eta 72444 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72445 zenbakia duena.

–LTEak (laborategiko teknikari espezialistak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72446 zenbakia duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Profesionalen Zuzendaritza.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72447 zenbakia duena.

Oinarrizko Osasun Laguntza.

–Ehun eta berrogeita bost lanpostu huts, I. eranskinarekin bat.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa.

–Hirurehun eta laurogeita zortzi lanpostu huts, II. eranskinarekin bat.

Tuterako Osasun Barrutia.

–Berrogeita lau lanpostu huts, III. eranskinarekin bat.

Lizarrako Osasun Barrutia.

–Hogeita hamalau lanpostu huts, IV. eranskinarekin bat.

Osasun Mentala.

–Psikologo klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73059 zenbakia duena.

–Erizainak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 73060, 73061, 73062 eta 73063 zenbakia dutenak.

–Terapeuta okupazionalak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73064 zenbakia duena.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, B mailakoa, destinoa Iruñeko Natividad Zubieta Haur eta Gazteentzako Eguneko Ospitalean duena, eta plantilla organikoan 73065 zenbakia.

–EZLTak (erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 73066 eta 73067 zenbakiak dituztenak.

Bi.–Aurreko apartatuan sortutako lanpostuak honako partida hauen kargura finantzatuko dira: egiturazko lanpostuak, indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluaren azalpen zatian adierazi direnak, finantzatzeko aurreikusi diren partiden kargura.

Hiru.–Lanpostu huts horiek, aldi baterako, langile berberek beteko dituzte, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko otsailaren 9an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

I. ERANSKINAOinarrizko Osasun Laguntza
LANPOSTU HUTSA ARAUBIDEA MAILA EUSKARA-MAILA ATXIKIPENA HERRIA LANPOSTU ZENBAKIA
OOLT-KO LAGUNTZAKO MEDIKUA Funtzionarioen araubidea AURIZKO OOLT AURITZ 72448
OOLT-KO LAGUNTZAKO MEDIKUA Funtzionarioen araubidea ELIZONDOKO OOLT ELIZONDO 72449
OOLT-KO LAGUNTZAKO MEDIKUA Lanaldi partzialeko lan araubidea IRURTZUNGO OOLT IRURTZUN 72450
OOLT-KO LAGUNTZAKO MEDIKUA Funtzionarioen araubidea LEITZAKO OOLT LEITZA 72451
OOLT-KO MEDIKUA Funtzionarioen araubidea ULTZAMAKO OOLT LARRAINTZAR 72452
OOLT-KO MEDIKUA Funtzionarioen araubidea NOAINGO OOLT NOAIN 72453
OOLT-KO MEDIKUA Funtzionarioen araubidea AZPILAGAÑAKO OOLT IRUÑA 72454
OOLT-KO MEDIKUA Funtzionarioen araubidea ITURRAMAKO OOLT IRUÑA 72455
OOLT-KO MEDIKUA Funtzionarioen araubidea DONIBANEKO OOLT IRUÑA 72456
OOLT-KO MEDIKUA Funtzionarioen araubidea DONIBANEKO OOLT IRUÑA 72457
OOLT-KO MEDIKUA Funtzionarioen araubidea TXANTREAKO OOLT IRUÑA 72458
LZB-KO MEDIKUA
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR