43/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 9koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ohiz kanpoko zatiketa bat ezartzen baita pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioak eragindako tributu zorra ordaintzeko, 2020an aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteekin lotutako prestazioak jaso dituztenentzat.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 43/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 9koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ohiz kanpoko zatiketa bat ezartzen baita pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioak eragindako tributu zorra ordaintzeko, 2020an aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteekin lotutako prestazioak jaso dituztenentzat. Koronabirusak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz, 2020ko zergaldian langile asko sartu dituzte aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteetan, eta prestazioren bat jaso dute horregatik. Prestazio horiek, gehienetan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura atxikipenik egin gabe ordaindu dira, eta horrek eragin dezake 2020ko errentaren aitorpena egitean ordaindu beharreko zenbatekoa handiagoa izatea enpresaren soldata zegokion atxikipena eginda jasoz gero ordaindu beharrekoa baino.

2020an aldi baterako erregulazio-espedienteen prestazioak jaso dituztenei pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 2020ko autolikidazioak dakarren tributu zorraren ordainketa errazteko, foru agindu honek ohiz kanpoko zatiketa bat eskatzeko aukera ezartzen du, bost epekoa, berandutze-interesik sortu gabe eta bermerik aurkeztu beharrik gabe.

Foru agindu hau ematen da ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 83.1 artikuluak eta maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 57.1 artikuluak emandako gaikuntza erabiliz.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 2020ko autolikidazioak dakarren tributu zorra ordaintzeko ohiz kanpoko zatiketa, 2020an aldi baterako erregulazio-espedienteen prestazioak jaso dituztenentzat.

1. 2020ko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazio positiboen zenbatekoaren diru-sarrera zatitzen ahalko da 2. apartatuan aurreikusitako baldintzetan, baldin eta aitorpen-egilea, edo familia unitateko edozein kide, baterako tributazioaren kasuan, 2020an aldi baterako enplegu-erregulazio espediente batean sartu badute eta zergaldi horretan horri dagozkion prestazioak jaso baditu.

2. Tributu zorraren ordainketa bost zatitan eginen da, eta mugaeguna hilabete bakoitzeko 5a izanen da; lehenbiziko mugaeguna 2021eko abuztuaren 5a izanen da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR