4/2018 FORU LEGEA, apirilaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baitira apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea eta azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITIRA APIRILAREN 10EKO 14/2015 FORU LEGEA ETA AZAROAREN 9KO 11/2005 FORU LEGEA.

HITZAURREA

Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna printzipio juridiko, etiko eta politikoa da, eta hala aitortu izan da giza eskubideei buruzko estatuko, nazioarteko eta Europako zenbait testutan.

Estatuko araudiaren oinarri gisa, aipagarriak dira Espainiako Konstituzioaren 14. eta 9.2 artikuluak, zeinek aldarrikatzen baitituzte, hurrenez hurren, berdintasunerako eskubidea eta sexua dela-eta baztertua ez izatekoa, eta botere publikoen betebeharra, beharrezkoak diren baldintzak sustatzekoa, banakakoaren eta berau sartzen den taldeen berdintasuna benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen. Bestalde, Emakumeen eta Gizonen Egiazko Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 28.4 artikuluan hau ezartzen da: “Informazio- eta komunikabide-teknologien esparruan, oso-osoan edo zati batean diru publikoarekin ordaindutako proiektuetan bermatuko da hizkera eta edukia sexistak ez izatea”.

Nazioartean, nabarmendu behar da Emakumearen aurkako Bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentzioa, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak 1979an onetsia eta Espainiak 1983an berretsia.

Europar Batasuneko araudiari dagokionez, Europar Batasunaren Itunaren 3.3 artikuluan ezartzen da Batasunak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatuko duela, eta berdintasunerako eskubidea aitortzen da, halaber, Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 23. artikuluan. Artikulu horietan oinarrituta, Europar Batasunaren arau ugari garatu dira.

Hedabideak, beren eduki, programa edo informazioen bidez, sarritan erortzen dira sexuagatiko bereizkeria-mota desberdinetan, eta bereizkeria horrek iraunarazten laguntzen dio egiturazkoagoa eta unibertsalagoa den gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desorekari. Bereizkeriaren errealitate hori, emakumezkoen irudi estereotipatu, negatibo eta iraingarrien bidez, bereziki agerikoa gertatzen da sexu-zerbitzuen publizitatea egiten duten hedabideetan, publizitate hori egiten delarik prostituten deskribapen fisikoen bitartez, haien aurkezpena egiten duten argazkiak erantsiz eta haiek izendatzeko adjektiboak erabiliz edo antzeko edukiak baliatuz.

2007an, Kongresuak eta Senatuak eratutako Emakumeen Eskubideen eta Aukera Berdintasunaren Batzorde Mistoak txosten bat prestatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR