39/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua aldatzen duena. Erregelamendu hori uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 39/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua aldatzen duena. Erregelamendu hori uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 4. artikuluak biltzen ditu Nafarroako Foru Ogasunak Foru Komunitateko tributuak ordainarazi, kudeatu, likidatu, bildu, ikuskatu eta berraztertzeko dituen ahalmen eta eskumenak.

Zehatz esateko, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren IV. tituluaren V. kapituluak biltzen du diru-bilketarako prozedura. Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuak onesten duen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduak garatu zuen prozedura hori.

Foru Dekretu honen helburu nagusia da enbargatutako ondasunak besterentzeko araubide juridikoa aldatzea, enkante prozedurari dagokionez, batik bat, azkartzeko eta sinplifikatzeko, bai eta bitarteko elektronikoak indartzeko ere. Egun bizi dugun pandemia egoera dela eta, are beharrezkoagoa da pertsonak leku itxi batean egotea eskatzen ez duten bitartekoak erabiltzea. Gainera, beste aldaketa, eguneratze eta zehaztapen tekniko batzuk sartuko dira arauan, zenbait gairi buruzkoak.

Era berean, zerga bateraezinen kasuan egin beharreko jarduketak deskribatzen dira, administrazioaren likidazio bikoitzaren pertsona edo erakunde kaltetuaren babesa nabarmenduta eta, aldi berean, inplikatutako administrazio publikoen arteko koordinazio bideak arautzen dira, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 52.6 artikuluko xedapenak garatuta.

Bestalde, aukera berri bat sartzen da zor geroratu ezinen kasuan, zergak ordaintzeko betebeharra etengabe atzeratzeko aukera saihesteko. Bat dator premiamendu-prozeduran bermatutako obligazioak exekutatzeko betebeharrarekin (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 120. artikuluan dago ezarrita betebehar hori). Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 70.6 artikuluaren arabera errekurtsoa jarri eta galdagarritasuna automatikoki eten zaien zehapenei ere eragiten die.

95. artikuluaren 3. apartatua ere aldatzen da. Administrazio publikoekiko kobrantzen kudeaketak errespetatu eginen du erabilera edo zerbitzu publikoei atxikiak dauden ondasunen enbargaezintasuna, ordenamendu juridikoak jasotakoa eta Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziak aitortutakoa. Ezaugarri horrek, edonola ere, ez dio eragiten administrazio publikoen jabetzakoak izanda ere erabilera edo zerbitzu publikoari atxikiak ez dauden ondare-ondasunei. Beraz, ez da baztertzen premiamendu-prozedura abiarazteko aukera, dagokion probidentzia jakinarazita. Bertan likidatuko dira epe exekutiboko errekarguak eta interesak, Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan xedatutako terminoetan.

Gorago esan den bezala, enbargatutako ondasunak besterentzeko araubide juridikoa aldatzen da, zehazki, enkante bidezko prozedura, sinpleagoa, efikazagoa eta efizienteagoa izan dadin, bitarteko elektronikoak sustatuta.

Enbargatutako ondasunak besterentzeko prozesuetan, xedatzen da, beharrezkoa den moduan, Estatuko Aldizkari Ofizialaren Enkanteen Atarian (https://subastas.boe.es/) aurreikusitako prozedura elektronikoak dagoeneko dituen termino eta zehaztapenen arabera egokitzea besterentzeko prozedura, eta enkantean parte hartzeko eskatzen den gordailuaren zenbatekoa murrizten da, parte-hartzea sustatze aldera. Tresna hori erabiltzeak ageriko abantailak ditu prozeduren ezagutza zabaltzeko eta, horrela, besterentze mota horien arrakasta handitzeko.

Lizitatzaileen araubideari dagokionez, aldaketa batzuk txertatu dira, kontuan har dadin enkantean parte hartzeko bitarteko elektronikoak erabili behar direla beti.

Gordailuei dagokienez, egokitu egin dira, Estatuko Aldizkari Ofizialaren Enkanteen Atariko terminoen arabera. Horrela, eskatutako gordailua enkantea hasteko prezioaren ehuneko 20tik 5era jaitsi da. Gainera, gordailua erreserbatzeko aukera berri bat ere jaso da, beste lizitatzaileei eskaintzak mantentzeko aukera ematen diena. Horrela, ez da beharrezkoa prozedura berriak hastea adjudikaziodun suertatu den lizitatzaileak erremateko prezioa ordaintzen ez duenean.

Idazketa berria eman zaio enkantea egiteko moduari buruzko 137. artikuluari. Aurrez aurreko parte-hartzearen eta eskaintzak aurrez aurre aurkeztearen erreferentzia oro kendu da, bai eta enkantean lehen eta bigarren lizitazio bat egotea ere.

Enkantea ez da aurrez aurre eginen; aitzitik, bitarteko elektronikoen bidez gauzatuko da, Estatuko Aldizkari Ofizialaren Enkanteen Ataria erabilita.

Modu argi eta zehatzagoan jaso dira enkante bidezko besterentze prozeduraren alderdiak. Ildo horretan, irizpide objektiboak ezarri dira besterendutako ondasun eta eskubideen adjudikazioari dagokionez (Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 650. artikuluan aurreikusitako termino beretan).

Enkantea egiteko modua aldatzen da, hauek izanik txertatutako berritasun nagusiak: eskaintzak elektronikoki aurkeztu eta ordenatuko dira; gordailua erreserbatzeko eskatzen ahal da, adjudikazioa azkenean eskaintza onenaren alde egiten ez bada ere; eta eskaintzen arteko berdinketak denboran lehenago egin denaren alde ebatziko dira.

Era berean, zergadunak ondasuna zer une zehatzetaraino libratzen ahal duen xedatzen da: adjudikazioaren ziurtagiria eman edo, dagokionean, salmentaren eskritura publikoa egin aurreko edozein unetara arte, hain zuzen.

Gainera, lehen adierazi den bezala, gordailuaren erreserba duten eskaintzen figura berria jaso da.

Azkenik, enkantea hasteko prezioaren ehuneko 50eko atalasea ezarri da. Horrela, eskaintzarik onena atalase horren azpikoa bada, Mahaiak erabakitzen ahalko du ondasuna edo lotea adjudikatzea edo enkantea hutsik geratu dela deklaratzea.

Idazketa berri bat eman zaio 139. artikuluari, “zuzeneko adjudikazio bidezko besterentzea” izenburuarekin. Kendu egin da zuzeneko adjudikazioa enkante prozeduraren ondorengo prozedura gisa. Helburua da besterentzeko prozedura sinplifikatzea, parte-hartzea sustatzeko eta gardentasuna eta bizkortasuna handitzeko.

Adjudikaziodunak eskritura publikoa egin dadin eskatzeko epe bat ezartzen da. Izan ere, dagoeneko ez da egonen eskritura egiteko eskaera hori egiteko aurrez aurreko ekitaldirik, eta beraz beharrezkoa da epe bat zehaztea eskaera hori gauzatzeko. Kasu horretarako, xedatu da ondasunaren erremateko prezioaren ehuneko 5eko ordainketa gehigarri bat eskatzea.

Azkenik, besterentzeko prozedura berrietara jotzeko aukera argitzen da, baldin eta adjudikatu gabeko ondasun edo eskubideak eta ordaindu gabeko zorrak geratzen badira.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluari entzunik, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko maiatzaren hemeretziko bilkuran hartutako erabakiarekin,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua aldatzea.

Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduko manu batzuek, jarraian zerrendatutakoek, idazketa hau izanen dute hemendik aurrera:

Bat. I. liburuaren I. tituluan beste kapitulu bat gehitzea, I. bis kapitulua, eta bertan beste artikulu bat, 23. bis artikulua:

“I. BIS KAPITULUA

Zerga bateraezinen kasuan egin beharreko jarduketak

23 bis. artikulua. Zerga bateraezinen kasuan egin beharreko jarduketak.

Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 52.6 artikuluan aurreikusitako kasuetan, organo eskudunak bidezko zerga zein den ebatzi eta gero, jarraian adierazten den moduan jokatuko da:

  1. Bidezko zerga lehenik likidatutakoa bada, egindako bigarren likidazioa bertan behera utziko da, eta egokia izanen da azken likidazio horregatik jasotako zenbatekoak itzultzea, halakorik dagoenean.

  2. Bidezko zerga bigarrenik likidatutakoa bada, honela jokatuko da, kasuaren arabera:

    1. Bigarrenik eginiko likidazioa irmoa denean epe barnean errekurtsorik jarri ez delako, egokia izanen da zorra azkentzea lehenik likidatu den eta bidegabea den likidazioari dagokion itzulketarekin bat egiten duen partean, itzulketa akordio hori irmoa denean. Kasu horretan, bidezko zergaren alorrean eskudun den administrazioak azkentze hori deklaratuko du 2. apartatuko terminoetan.

    Hala eta guztiz ere, azkentze hori ez da eginen hurrengo kasuetan:

    Jasanarazitako zerga bat bidegabea dela deklaratu denean, bidegabeki jasanarazitako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR