49/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 16koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin-behineko onespena ematen baitzaio proiektu honi: “Oronoz-Mugairiko (Nafarroa) hiri arteko autobusez aldatzeko geltokia urbanizatzeko obren eraikuntza”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 49/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 16koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin-behineko onespena ematen baitzaio proiektu honi: “Oronoz-Mugairiko (Nafarroa) hiri arteko autobusez aldatzeko geltokia urbanizatzeko obren eraikuntza”. Proiektuko obren xedea da, batetik, Oronoz-Mugairiko udalerrian autobusez aldatzeko geltoki bat eraikitzea, aukera emanen duena hiru autobus aldi berean aparkatzeko, eta bestetik, obrek ukitutako eremuan dagoen aparkaleku publikoa egokitzea.

Jarduketa eremua Oronoz-Mugairiko hirigunean dago, eta NA-8303 errepideko trafikoa igarotzen da bertatik.

Jarduketarako aukeratutako eremu hori eremu partekatua da gaur egun, autobusak aparkatzeko nahiz aparkaleku publiko gisa erabiltzen baita. Horrek interferentzia sortzen du autobusak aparkatzeko behar den tokiaren eta zabalgunean aparkatutako autoen artean.

Proiektatutako jarduketa honetan datza, beraz: plataforma bat eraikiko da autobusak aparkatzeko eta maniobrak egiteko, eta gainerako azalera egokituko da aparkaleku publiko gisa. Espaloi perimetralen bidez bereiziko dira bi eremuak, eta hiru kai jarriko dira autobusez aldatzeko geltokian, une batzuetan hiru autobus suertatuko baitira batera.

Proiektu honetan aurreikusitako obren bidez, ahalik eta gehien aprobetxatu nahi izan da egungo plataforma, bi erabilerak bereizita, xedea baita bide segurtasuna hobetzea, bai autobus-garraioaren erabiltzaileena, bai aparkalekuan edo NA-8303 errepidean sortutako zirkulazioarena.

Autobusez aldatzeko geltokirako, 1.500 m²-ko azalera okupatuko da gutxi gorabehera. Autobusen aparkalekuek 8 m-ko zabalera eta 12 m-ko luzera izanen dute gutxi gorabehera. Nasek ere 12 m-ko luzera eta 3 m-ko zabalera izanen dute, eta era guztietako erabiltzaileen irisgarritasuna eta mugikortasuna ahalbidetuko dute. Autobusez aldatzeko geltokiak espaloi perimetral bat du, eta hortik sartuko dira erabiltzaileak nasetara. Mantendu egin da lehendik zegoen harlangaitzezko markesina, erabiltzaileentzako elkargune eta itxarongune gisa.

Aparkaleku publikoak okupatutako azalera, gutxi gorabehera, 1.200 m²-koa da. Baztango Udalak proposatutako eta proiektu honetan definitutako berrantolamenduarekin, turismoak aparkatzeko hogeita bat plaza sortuko dira, eta plaza bat gordeko da mugikortasun urriko pertsonentzat.

Aparkaleku berrian, ibilgailuen joan-etorria antolatzeko, sarbide bakarra eta irteera bakarra utziko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR