36/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA1.7. BESTELAKOAK36/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. Sektorean, Ega 7A alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubide osagarrien ondorioetarako. Nafarroako Gobernuak, 2013ko irailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustaturik (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa). Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planeko jarduketen zerrendan sartzea Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen ondoriozko eremu ureztagarria (2012ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa). Foru dekretu horren bidez, orobat, erabaki zen egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea, martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluari jarraikiz.Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: "Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala". Proiektua Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatu zuen, xede harturik Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazadura aldatzea.Nafarroako Gobernuak 2021eko azaroaren 3an hartutako Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zen nahitaez desjabetzeko ondorioetarako honako proiektu hauetako obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 5 alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko"; "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 7A alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko"; "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 7B alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko"; "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 8 alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko", eta "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. sektorean, Ega 9 alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko".Lurralde Kohesiorako kontseilariak abenduaren 17an emandako 75/2021 Foru Aginduaren bidez (2022ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR