358/2020 FORU AGINDUA, urriaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, dirulaguntzen deialdi bat onesten duena aparteko laguntzak emateko COVID-19aren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileei. DDBN identifikazioa: 529700.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 358/2020 FORU AGINDUA, urriaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, dirulaguntzen deialdi bat onesten duena aparteko laguntzak emateko COVID-19aren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileei. DDBN identifikazioa: 529700. COVID-19aren ondoriozko osasun-krisiak eta hari aurre egiteko deklaratu zen alarma-egoerari lotutako neurriak direla bide, enpresen jarduna eten edo murriztu da, eta horrek berebiziko eragina izan du soldatapeko langile ugariren enpleguan; izan ere, horietako askok pairatu dituzte ondorioak, dela haien kontratuak eten direlako, dela lanaldia murriztu zaielako, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen bidez (ABEEEak).

Lan kontratua eten edo lanaldia murriztu zaielako orain langabeziako prestazioa jasotzen dutenei, enpleguari eutsita ere, nabarmen murriztu zaie aldi horretan erabilgarri duten errenta, eta egoera hori bereziki larria da soldata txikiak dituztenen kasuan.

Egoeraz ohartuta, Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak ulertu du lehentasuna dela egoera zaurgarrienean dauden pertsonak babestea, eta beharrezko jo du langabeziako prestazioan osagarri bat ezartzea soldata txikienak dituzten langileentzat, errentan izan duten murrizketa nolabait arintzeko, eta posible den heinean laguntzeko bizi-maila duina mantentzen, haien premiak asetuta. Horretarako, 2020ko ekainaren 29an adostu zuen ABEEEak osatzea, dirulaguntzen deialdi bati onespena emanez.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak, bere eskumenen barnean eta agindutako funtzioak betez, Elkarrizketa Sozialeko Kontseiluak adostutakoari erantzun bat eman nahi dio.

Nafarroako Gobernuak, 2020ko urriaren 21eko bilkuran, baimena eman dio Eskubide Sozialetako kontseilariari dirulaguntzak emateko, aparteko laguntzak eman diezazkien, banakako ebaluazioan, COVID-19aren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileei.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdia onestea aparteko laguntzak emateko COVID-19aren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileei, eta onestea, baita ere, haren oinarri arautzaileak, foru agindu honen I eranskinean jasoak.

2. 2.975.000 euroko gastua baimentzea, foru agindu honetatik sortutako gastu konpromisoetarako, 2020ko Gastuen Aurrekontuko “Aparteko laguntzak ABEEEaren eraginpean dauden langileentzat” izeneko 900002 91100 4809 231504 COVID-19 partidaren kargura.

Eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, 1.000.000 euro gehituz, gehienez, dagozkion aurrekontu gehikuntzen bidez. Zenbateko hori erabili ahal izateko, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan adierazten diren gorabeheretako bat gertatzen delako. Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzerik, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hasterik ere.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta aipatu aldizkarian argitaratu arte.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

5. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 22an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR