30/2022 FORU LEGEA, azaroaren 8koa, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

223. ALDIZKARIA - 2022koazaroaren11 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 30/2022 FORU LEGEA, azaroaren 8koa, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legea aldatzen duena. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2022RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO ABENDUAREN 29KO 18/2021 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ATARIKOA

2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legeak, 14. artikuluko 7. apartatuan, baimena eman zion Nafarroaren Garapen Sozietatea SLri (Sodena) 1.700.000 euroko mailegua emateko Parque de la Naturaleza de Navarra SAri (Parquenasa). Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa SLUk eskatu du baimen hori handitu dadila, beste 1.500.000 euroko mailegua eman diezaion Nafarroaren Garapen Sozietatea SLk Parque de la Naturaleza de Navarra SAri. Eskaera justifikatzeko, adierazi du parkea lehengoratzeko jarduketa batzuk egin behar direla aurten, udan izandako sutearen ondorioz, eta jarduketa horiek sartzen direla 2024an amaituko den parkean egin beharreko inbertsioen planaren barruan.

Halaber, Nafarroaren Garapen Sozietatea SLk (Sodena) adierazi du komeni dela Sodenak Parque de la Naturaleza de Navarra SAri emandako eta eman beharreko maileguek interesak sor ditzatela, bakar-bakarrik, mailegu-hartzaileak etekinak sortzen dituenean; halaxe xedatu baita Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 82 ter artikuluko 3. apartatuan. Eskaera justifikatzen da finantzaketa egokitu egin behar delako Parquenasak sortutako baliabideetara.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen 14. artikulua aldatzea.

Artikulu bakarra.–2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legea aldatzea.

Bat.–Aldatu egiten da 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen 14.7 artikulua, eta hauxe da testu berria:

"7. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 75...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR