30/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin betiko onesten duena: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 30/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin betiko onesten duena: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”. Lurralde Kohesiorako kontseilariak abenduaren 16an emandako 92/2020 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran” izeneko proiektua eta jendaurrean jarri zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea alegaziorik aurkeztu gabe bukatu da. Iruñerriko Mankomunitatearen txosten bat baino ez da jaso, non adierazten baita proiektuan ez dela identifikatu NA-6001 errepidearen mendebaldeko bazterretik doan goi-horniduraren kanalizazioari eragiten zaion ukipena (400 mm-ko sekzioa duen kanalizazioa da).

Horretan oinarriturik, proiektuan jaso da ukitutako zerbitzu hori ordeztea, Iruñerriko Mankomunitateak emandako jarraibideen arabera.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Proiektu hau behin betiko onestea: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzeko proiektua, NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”. Proiektuak 268.976,14 euroko aurrekontua du, BEZa kanpo.

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Galar Zendeako eta Iruñeko udalei, eta premiatzea iragarki-taulan argitara dezaten.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR