3/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 8ko 1/2021 Foru Aginduaren akatsak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

11. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 18a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 3/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 8ko 1/2021 Foru Aginduaren akatsak. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 8ko 1/2021 Foru Aginduaren bidez murriztapenak ezartzen dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez kalkulatutako etekin garbia zehazteko, baita balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuaren laugarren hiruhilekoari dagokion kuota ere, biak 30/2020 Foru Agindua aplikatzearen ondorioz sortuak. Izan ere, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatzen dira 2020. urterako.

Zehazki, 1.3 artikuluan, 2020rako 100eko 40ko murriztapena jasotzen da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez kalkulatutako etekin garbiaren indizean, ostalaritzako, jatetxeetako eta ostatu emateko jardueretan, 30/2020 Foru Aginduaren aplikazioaren ondorioz.

Artikulu horretan aipatutako epigrafeetako batzuetan akatsak daudela atzeman denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat, zeinak ezartzen baitu administrazio publikoek edozein unetan zuzentzen ahalko dituztela, ofizioz nahiz interesdunek eskatuta, beren egintzetan dauden akats materialak, egitatezkoak eta aritmetikoak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan emandako eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 8ko 1/2021 Foru Aginduaren 1.3 artikulua zuzentzea, honela:

Honako hau dioen tokian:

“671.4 Bi
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR