27/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte hasitako zergaldietako sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren (establezimendu iraunkorra) autolikidaziorako S90 eredua onesten duena eta aitorpenak aurkezteko arauak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

74. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 27/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte hasitako zergaldietako sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren (establezimendu iraunkorra) autolikidaziorako S90 eredua onesten duena eta aitorpenak aurkezteko arauak ematen dituena. Sozietateen gaineko zergaren zergadunak, Sozietateen gaineko zerga arautzen duen abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 75. eta 76. artikuluetan ezarritakoarekin bat, beharturik daude zergaren aitorpena aurkeztera, haren tributu-zorra zehaztu eta ordaintzera, eta behar diren dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztera, zerga arloan eskuduna den departamentuak finkatutako tokian eta moduan.

Uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen du Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan, eta gaien artean, besteak beste, jorratzen du teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen ugaritzea eta hobetzea, tributuen aplikaziorako, Nafarroako Foru Ogasunaren esparruan. Helburuak dira, batetik, zergapekoei erraztea zerga-betebeharrak (bai materialak, bai formalak) betetzea; bestetik, haien eskubideak eta bermeak errespetatzea, eta, azkenik, tributuen aplikazioan Administrazioaren eraginkortasuna areagotzea.

Beraz, Nafarroako Foru Ogasunak aitorpenen aurkezpen elektronikoaren arloan duen esperientziaren arabera, eta kontuan izanik zergapekoek gero eta gehiago eskatzen dutela teknologia berriak erabiltzeko aukera izatea Zerga Administrazioarekin dituzten harremanetan, xedatzen da, aurreko ekitaldietan bezala, bide elektronikoa izan dadila sistema bakarra S90 eredua aurkezteko.

Foru agindu honetan Internet bidezko aurkezpen elektronikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen dira. Gainera, zehazten dira Nafarroako Foru Ogasunak prestatu duen laguntza-programa erabiltzen ez duten zergapekoek bidali beharreko aitorpen-likidazioen fitxategiek izan beharreko erregistro-diseinuak. Aipatutako erregistro-diseinuak Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian zehazten dira, Interneteko helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/ogasuna.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren arabera zergak bi administrazioei batera ordaintzen dizkieten eta Nafarroakoaz besteko araudia aplikatzen duten sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren (establezimendu iraunkorra) zergadunei dagokienez, fitxategi bat bide elektronikotik igorriz aurkeztu beharko dituzte beren aitorpenak. Zein administrazioren araudia aplikatzen den, administrazio horrek eredu bakoitzarentzat zehazturiko erregistro-diseinuetara egokituko da fitxategi hori.

21/2020 Foru Legeak, abenduaren 29koak, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoak eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatzekoak, aldaketa batzuk sartu zituen zergari buruzko foru legean, eta S90 eredua aldaketa horiei egokitu behar zaie.

Egindako aldaketen artean daude, batetik, bi muga sartzea entitate egoiliarren eta ez-egoiliarren funts berekietan balore adierazgarriak eskualdatzetik eratorritako dibidenduen eta errenten salbuespenari dagokionez. Eta bestetik, jada salbuespena aplikatzekoa ez izatea partaidetza-portzentajea 100eko 5ekoa baino txikiagoa denean; hau da, partaidetzaren balioa 20 milioi eurotik gorakoa izanik ere, gutxienez 100eko 5eko partaidetza izatea eskatuko da. Bestalde, partaidetza esanguratsuak eskualdatzean lortutako errenta positibotik eta dibidenduetatik salbuetsitako zenbatekoa 100eko 5 murriztuko da aipatutako partaidetzen kudeaketa-gastuen kontzeptuan. Murriztapen hori ez da aplikatuko, aldi baterako eta dibidenduei dagokienez soilik, entitate jasotzailea ondare-erakundetzat hartzen ez denean, 40 milioi eurotik beherako negozio-zifra duenean eta dibidenduak 2021eko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR