25/2023 FORU DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 25/2023 FORU DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko martxoaren hamabostean egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira:

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

–Zerbitzu orokorrak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 1987 zenbakia duena.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusia.

–Erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 1083 zenbakia duena.

Nafarroako Foru Ogasuna.

–Goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1161 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

–Osasun laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 66980 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

–Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Tafallan duena, eta plantilla organikoan 5554 zenbakia.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

–Mantentze-lanetako laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 7971 zenbakia duena.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, C mailakoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR