23/2015 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana. Honen bidez zenbait antolaketa unitate sortu eta beste batzuk kendu egiten dira Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 24ko 88/2014 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onetsi eta erakunde horren egitura organikoa ezarri zen. Arau horrek sartutako aldaketen ondorioz, beharrezkotzat jotzen da aldaketa batzuk egitea behe mailako antolaketa egituran.

Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuen 63. artikuluak hauxe dio: bulegoak edo ataletatik beherako beste administrazio unitate batzuk sortu, aldatu edo kentzea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko titularraren foru agindu baten bidez eginen da, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolamendu administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

Horrenbestez, Nafarroako Zerga Ogasunaren zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta ikusirik Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren aldeko txostenak,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Unitate administratiboa sortzea.

    Kanpainako Koordinazioko Unitate Administratiboa sortzen da, eta Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalari atxikitzen zaio.

    Kanpainako Koordinazioko Unitate Administratiboak eginkizun hauek beteko ditu:

    –Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoari laguntzea eta harekin koordinatzea, PFEZaren eta Ondarearen gaineko aitorpenak egiteko, kontsultatzeko eta berrikusteko. Horretaz gain, zergadunek aurkeztutako PFEZari eta Ondareari buruzko inpugnazio, alegazio eta bestelako eskaerak ebazteko ere aipatutako unitateari laguntzea eta harekin koordinatzea.

    –Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoak ezarritako irizpideak zabaltzea Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Ataleko langileen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR