217/2020 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

120. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 217/2020 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren testu bateginaren 37.2 artikuluak, uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. artikuluari buruz ari dela (azaroaren 3ko 1346/1989 Errege Dekretuak eman zion idazketa), zeinak indarra izaten jarraitzen baitu irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarraren arabera, estatu osorako jaiegunak finkatzen ditu, urtero-urtero lan egutegian sartzen direnak egun baliogabe gisa.

Autonomia erkidegoek tradizioz bere dituzten jaiegunak erabakitzen ahal dituzte, urtean hamalau gehienez, eta horietako bi tokian tokiko jaiegunak izanen dira.

Azaldutakoaren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko 2021. urteko jaiegunak ezartzen dira. Zerrenda honi beste jaiegun bat gehituko zaio, tokian tokikoa, herri bakoitzeko udalak egiten duen proposamenaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2021. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Aurreko zerrenda horretan Nafarroako Foru Komunitate osorako den tokiko jaieguna sartu da, abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna, betiere aipatutako Errege Dekretuaren 46...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR