188/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 105/2013 Foru Agindua. Foru agindu haren bidez honako hauek onetsi ziren: 230 eredua: “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; Sozietateen gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa” eta 136 eredua: “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 25eko 105/2013 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 230 eredua: “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; Sozietateen gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa”. Hartan, atxikipen eta konturako sarreren betebeharra ezartzen zen une hartako indarreko lotura gunearekin bat, Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoaren 14. artikuluan jasoa baitzegoen. “Ondare gehikuntza batzuengatiko atxikipenak eta konturako sarrerak” arautzen zituen artikulu hark, eta, 2. atalean, Nafarroako Foru Komunitateari esleitzen zion eskumena bere araudiari jarraikiz eska zitzan behar diren atxikipenak eta konturako sarrerak, jokoetan, lehiaketetan, errifetan edo ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondoriozko sariei dagozkienak, ordaintzaileak helbide fiskala Nafarroan duenean.

Berriki onetsi da ekainaren 24ko 14/2015 Legea, abenduaren 26ko 28/1990 Legea aldatzen duena. Aldatutako legearen bidez Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa onetsi zen. Berriki onetsitako legeak Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoaren 14. artikuluaren bigarren atala aldatzen du, eta 3. atal bat eransten, zehazteko zer irizpidek ezartzen duten eskumena Nafarroako Foru Komunitatearena dela, zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezien atxikipenen kasuan, eta gainerako sariei dagozkien atxikipen eta konturako sarreren kasuan. Lehenbizikoei dagokienez, xedatzen da Nafarroako Foru Komunitatea eskudun izanen dela atxikipenak eskatzeko baldin jasotzaileak ohiko bizilekua edo helbide fiskala Nafarroan badu, ordaintzailearen helbide fiskala kontuan hartu gabe. Bigarrenei dagokienez, 14. artikuluaren aurreko idazkerari dagokion eskumen irizpideari eusten zaio.

Horrenbestez, bidezko da aipatutako 105/2013 Foru Agindua aldatzea, 230 ereduari dagozkion xedapenak egokitu daitezen, karga bereziaren konturako ordainketen arloko Foru Komunitatearen eskumenaren esparru berrira.

Halaber, 105/2013 Foru Agindua aldatzen da, bide telematikoa izan dadin 230 eredua aurkezteko modu baliozko bakarra, hots, Internet bidez, eta ahalbidetzeko diru-sarrera 764 ereduko ordainketa-gutunaren bidez egin ahal izan dadila, edo horretarako onartutako gainerako ordainketa bideen bitartez.

Azken xedapenetako lehenbizikoan, 230 eredua eransten da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR