18/2019 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa, zeinaren bidez arautzen baita 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Europar Erkidegoen Kontseiluaren uztailaren 29ko 91/396/EEE Erabakiaren bidez larrialdi deietarako zenbaki bakarra ezarri zen Europa osorako. Hortaz, EBko estatu guztiek 112 telefono zenbakia ezarri behar izan zuten larrialdi deietarako, eta behar diren neurriak hartu telefono deiei behar bezalako erantzuna eta arreta ematen zaiela bermatzeko.

Kontseiluaren erabaki hori ekainaren 16ko 903/1997 Errege Dekretuaren bitartez txertatu zen barne zuzenbidean, zeinaren bidez autonomia erkidegoen esku uzten baita larrialdietako deiei arreta emateko zerbitzua. Horretarako, larrialdietako deiak hartzeko zentroak ezartzea aurreikusi zen, baita behar diren sareak instalatzea ere horrelako deiei laguntza emanen dieten zerbitzu publikoei kasu egiteko.

Hori horrela, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko ekainaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 40. artikuluaren bidez, ezarri zen ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, larrialdietako deiei arreta emateko zerbitzu publikoa emateko, 112 zenbakia erabiliko duela, edo Europako araudiak ezartzen duen beste zenbaki bat.

Zerbitzu hori babes zibilaren arloan eskumena duen departamentuaren zuzendaritzapean eta kontrolpean emanen da, eta arlo hauek hartuko ditu barnean: herritarrek Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan egiten dituzten laguntza deiak hartzea eta horiek kudeatzea larrialdietako osasun arretaren, su-itzaltze eta salbamenduaren, herritarren segurtasunaren eta babes zibilaren arloetan eskumena duten zerbitzu publikoen aurrean, baita larrialdiaren izaera dela-eta eska daitezkeen beste zerbitzu batzuen aurrean ere.

Foru lege horren 41. artikuluak xedatzen du Nafarroako Komunitateko Administrazioak larrialdiak kudeatzeko zentro bakarra eta integratua izanen duela Nafarroako lurralde osorako, larrialdietako deiak jasotzeko eta esku hartu behar duten zerbitzuak koordinatzeko etengabeko zentro gisa arituko dena, deusetan galarazi gabe haietako aginte eta koordinazio zentroak.

Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa Ekintzak Koordinatzeko Zentro bihurtuko da, babes zibileko planen bat aktibatzen denean, betiere planean berean hala aurreikusten bada.

Ezartzen da, orobat, Nafarroako Gobernuak arautuko dituela zentro horren eginkizunak, antolamendua eta funtzionamendua, erregelamendu bidez.

Ekintzak Koordinatzeko Zentroaren gaur egungo funtzionamendurako erregelamendua maiatzaren 4ko 150/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen, baina, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko ekainaren 1eko 8/2005 Foru Legera egokitzeko, aldatu beharra dago.

Azken urteotako esperientziak erakutsi du 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak ongi funtzionatu duela, baina beharrezkoa dela esleiturik dituen eginkizunak eguneratzea, ekainaren 1eko 8/2005 Foru Legean ezarritakora egokitzeko (haren bidez jorratu zen Nafarroako Babes Zibila eta Larrialdien Kudeaketa); orobat, beharrezkoa da bertako langileen funtzionamendurako araubide espezifikoa arautzea, larrialdi egoera guztietan eraginkortasun handiagoarekin erantzuteko, eguneko hogeita lau orduetan eta urteko egun guzti-guztietan.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Kontseiluarekin eta Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 6ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Araubide juridikoa.

      Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuaren menpe arituko da 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa, eta foru dekretu honek eta aplikagarri zaizkion gainerako xedapenek gobernatuko dute.

    2. artikulua. Definizioak.

      Foru dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira aintzat:

    3. Larrialdiak Kudeatzeko 112 Zentroa: 112 zenbakira egiten diren larrialdietako deien koordinazio lanak egin ohi diren espazio fisikoa. Espazio horretan kokatzen dira zentroaren instalazioak, tresneria, bulegoak, krisi gela eta koordinazio gela teknikoa. Babes zibileko planak aktibatzen diren kasuetan, Ekintzak Koordinatzeko Zentro bihurtuko da.

    4. Ekintzak Koordinatzeko Zentroa: babes zibileko plan autonomikoaren jarduketak zuzentzeko organo gorena da. Planaren zuzendaritzaren inguruan eratzen da, larrialdi egoeretan aginte eta kontrol lanak bere gain hartzeko. Larrialdiak Kudeatzeko Zentroaren barruko Krisi Gelan kokatuko da.

    5. Aginte-postu Aurreratua: larrialdiaren zuzendaritza operatiboa egiteko espazio fisikoa da. Larrialdi planaren zuzendaritzarekin lotura lana egiten du, eta larrialdia gertatzen den tokitik hurbil kokatzen da. Lotura lan hori larrialdian parte hartzen duten arduradun guztien bat-egitean datza, planaren zuzendaritzaren koordinaziopean.

    6. Koordinazio Gela: larrialdi ohikoak eta ohiz kanpokoak koordinatzen dituen gela da. Larrialdiak Kudeatzeko 112 Zentroan kokatzen da.

    7. Koordinazio Gela Teknikoa: ohiz kanpoko larrialdiak koordinatzen laguntzen duen gela da. Larrialdiak Kudeatzeko 112 Zentroan kokatzen da. Ekintzak Koordinatzeko Zentroaren aginduak Aginte-postu Aurreratuari igortzeaz arduratzen da.

    8. artikulua. 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroaren eginkizun eta baliabideak.

    9. 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroaren ardura da, oro har, larrialdi egoera batean dauden herritarrek, norbaiten bizia edo beren ondasunen osotasuna arriskuan ikusirik, laguntza edo babes zerbitzuen esku-hartzea eta aktibazioa eskatzeko egiten dituzten deiak hartzea.

    10. Aurreko apartatuan xedatutakoa betetzeko, 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Herritarrek 112 doako telefono zenbakiaren bidez edo Europako araudiak ezartzen duen beste zenbaki baten bidez egiten dituzten laguntza-deiak hartzea, eta dei horiek baloratzea, sailkatzea eta lehentasunak finkatzea, eskaera nolakoa den.

      2. Ezbeharra edo istripua nolakoa den identifikatzea, hartu beharreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR