167/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez sari honetarako deialdia egiten baita: “Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren I. Saria”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

143. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 167/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez sari honetarako deialdia egiten baita: “Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren I. Saria”. Departamentuari dagokio, beste eginkizun batzuen artean, gizarte berrikuntzaren arloko praktikak, esperientziak eta proiektuak bultzatzea eta zabaltzea; halaxe xedatu baita urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuan, zeinaren bidez ezartzen baita Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa.

Eskumen hori gauzatzeko asmoz, departamentuak, “Tomás y Lydia Recari García” Fundazioarekin elkarlanean, Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren Sariaren I. deialdia egin du, urtero deituko dena.

Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntza da gizarte beharrak asetzeko modu berrien multzoa, zeinak aurrekoak baino eraginkorragoak, efizienteagoak, jasangarriagoak, bidezkoagoak edota eraldatzaileagoak baitira.

Zenbait erakundek badituzte gure gizartearen erronkarik azpimarragarrienei aurre egiteko beharrezkoak diren aldaketak eragiteko produktuak, zerbitzuak edo ereduak. Produktu, zerbitzu eta eredu horiek, berritzaileak izateaz gainera, indartzen dute gizarteak berritzeko eta bere burua eraldatzeko duen gaitasuna. Sariaren I. deialdi honetan, publikoki aitortu nahi da erakunde horiek gizarte zerbitzuetako gizarte berrikuntzaren arloan egin duten lana.

Epaimahaiak balioetsiko ditu landutako gizarte erronkaren garrantzia, proiektuko helburuen munta eta egokitasuna, eta parte hartze zein ahalduntze prozesuen zabaltasuna eta sakontasuna. Kontuan izanen du, era berean, garatutako soluzioaren berritasun maila; hau da, ea zer alde dagoen haren eta hura baino ohikoagoak diren soluzioen artean, eta ea horiek nola hobetzen dituen efizienteagoa, bidezkoagoa, jasangarriagoa edo eraldatzaileagoa delako, hain zuzen.

Alde horretatik, epaimahaiak balioetsiko ditu bai lortutako emaitzak bai eta proiektuak, denborak aurrera egin ahala, gero eta eragin handiagoa izateko duen gaitasuna ere, hori guztia proiektuaren jasangarritasun soziala eta finantzazioa kontuan izanik.

Sariaren helburua da proiektuaren emaitzak eta irabazitako balio soziala zabaltzea eta jakitera ematea.

Azkenik, bat etorriz martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian jasotako aukerarekin (errege dekretu horren bidez alarma egoera deklaratu zen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR