13/2023 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako ekoizpen ekologikoa eta nekazaritzako produktuetan eta elikagaietan ekoizpen hori adieraztea arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 13/2023 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako ekoizpen ekologikoa eta nekazaritzako produktuetan eta elikagaietan ekoizpen hori adieraztea arautzen duena. ZIOEN AZALPENA

1

Kontseiluaren 834/2007 Erregelamendua (EK) indargabetzen duen ekoizpen ekologikoari eta produktu ekologikoen etiketei buruzko Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/848 Erregelamenduak (EB) ekoizpen ekologikoaren oinarriak finkatzen ditu eta ekoizpen horri, zertifikazioari eta ekoizpen ekologikoaren etiketetan eta publizitatean adierazpenak erabiltzeari aplikatu beharreko arauak ezartzen ditu, baita 2017/625 Erregelamenduan (EB) ezarritako kontrol gehigarriei buruzko arauei ere. Aplikagarria da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2020ko azaroaren 11ko 2020/1693 Erregelamenduaren (EB) arabera; beraz, ulertuko da indargabetutako erregelamenduaren erreferentziak erregelamendu honenak izanen direla.

Erregelamendu honek, Batzordearen 2021eko uztailaren 15eko 2021/1165 Betearazpen Erregelamenduarekin (haren bidez zenbait produktu eta substantzia baimentzen dira ekoizpen ekologikoan erabiltzeko, eta zerrendak ezartzen dira) batera, ekoizpen metodo ekologikoen garapen jasangarrirako oinarriak finkatzen ditu, eta, era berean, barne merkatuaren funtzionamendu eraginkorra bermatzen du, lehia leiala, kontsumitzaileen interesen babesa eta azken horien konfiantza ziurtatuz.

Elikagai eta pentsuei buruzko legediaren eta animalien osasun eta ongizateari, landare osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauen aplikazioa bermatzeko egiten diren kontrolen eta bestelako jarduera ofizialen inguruko Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2017ko martxoaren 15eko 2017/625 Erregelamenduak (EB) honako hauek ezartzen ditu: estatu kideetako agintaritza eskudunek kontrol ofizialak eta beste jarduera ofizial batzuk egiteko arauak, kontrol ofizialen finantzaketa, estatu kideen arteko administrazio laguntza eta lankidetza, Batzordeak estatu kideetan eta hirugarren herrialdetan egin beharreko kontrolak, hirugarren herrialde batetik Batasunean sartzen diren animalia eta salgaiek bete behar dituzten baldintzak eta kontrol ofizialei buruzko informazioa eta datuak kudeatzeko informazio sistema informatizatu bat ezartzea.

Nafarroan, gai hori Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan nekazaritzako ekoizpen ekologikoa eta nekazaritzako produktuetan eta elikagaietan ekoizpen horren adierazpena arautzen dituen Erregelamendua onesten duen abenduaren 20ko 617/1999 Foru Dekretuak arautzen du. Foru Dekretuak finkatu du nekazaritzako ekoizpen ekologikoaren garapena, antolakuntza, kudeaketa eta eskumenen esleipena, nekazaritzako ekoizpen ekologikoari eta nekazaritzako eta elikadurako produktuetan ekoizpen mota hori adierazteko moduari buruzko Kontseiluaren ekainaren 24ko 2092/91 Erregelamendu (EEE) indargabetuan eta Kontseiluaren ekainaren 28ko 834/2007 Erregelamendu (EB) indargabetuaren xedapenetan ezarritako aginduekin bat.

Erkidegoko Erregelamenduetako arauak zuzenean aplikatzen direnez, beharrezkoa da araudia Erkidegoko arauetara egokitzea.

2

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren (LORAFNA) 50.1 artikuluaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateak nekazaritzaren eta abeltzaintzaren inguruko gaietan eskumen esklusiboa du, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 23.1 artikuluak Nafarroako Gobernuari ematen dio erregelamendu ahala. Xedapen orokorrek foru dekretuaren forma izan behar dute. Horixe bera dio Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 55.2 artikuluak. Azkenik, Nafarroako Gobernuaren eskurantzei buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 7.12 artikuluak honako hau jasotzen du Gobernuaren eskurantza gisa: "Erregelamendu ahalmena erabiltzea, behar diren erregelamenduak onetsiz Espainiako Konstituzioak eta Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak ezarritako eskumen esparruan".

Eskumen horiek erabiliz onetsi zen aipatutako 617/1999 Foru Dekretua. Geroztik, gaur arte, nekazaritza ekologikoaren sektoreak garapen garrantzitsua izan du, bai Europar Batasunean eta bai estatu kide eta eskualde jakinetan, horien artean Nafarroako Foru Komunitatean, erabilitako azalerari eta erregistratutako ustiategi eta langile ekologikoen kopuru osoari dagokienez.

3

Europar Batasunak ekoizpen ekologikoaren ereduaren aldeko apustu irmoa egin du, ez soilik lehen sektorearen ikuspuntutik, baizik eta baita kontsumitzaileei begira ere, produktu ekologikoen kontsumoa sustatzeko eta horien eskaria handitzeko.

2010. urtean, Batzordeak jakinarazpen bat argitaratu zuen 2010eko martxoaren 3an, "Europa 2020: hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzaile baterako estrategia" izenekoa, eta lehentasun gisa jasotzen zen karbono igorpen txikiko ekonomiarako trantsizioa babestea eta baliabideak eraginkortasunez erabiltzea.

Hala ere, zalantzarik gabe "Europako Itun Berdea" izanen da gakoa ekoizpen sistema horren garapenean; Batzordearen 2019ko abenduaren 11ko jakinarazpenean garatu zen, Europako Parlamentuari, Europako Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteari eta Eskualdeetako Lantaldeari zuzenduta, klimaren eta ingurumenaren erronkei emandako erantzun gisa.

Itun hori hazkunde estrategia bat da, eta haren xedea da EB gizarte bidezko eta emankorra bihurtzea, ekonomia moderno batekin, baliabideen erabilera efizientearekin eta lehiakortasunarekin, non ez den berotegi efektuko gasik igorriko 2050ean. Hausnarketan eta sektore ekonomiko jakinak sakon eraldatzeko politiketan dago oinarrituta, horien artean nekazaritza.

Alde horretatik, nekazaritza sektorearekin lotuta, Itun Berdean landutako ekimenen artean nabarmentzen da "Etxaldetik Mahaira estrategia: elikadura sistema bidezkoa, osasuntsua eta ingurumenarekin errespetagarria". Estrategia horrek ekintzak ezartzen ditu elikadura ekoizpen jasangarria bermatzeko, horien artean hauek: negozio eredu ekologiko berri bat, karbonoa hartzearen bidez; oinarri biologikoko ekonomia zirkularra; pestizida arriskutsuenen erabilera % 50 murriztea 2030ean; ongarrien erabilera gutxienez % 20 murriztea 2030ean; mikrobioen aurkako erresistentzia; animalien ongizatea; hazien segurtasuna eta aniztasuna; eta, nola ez, nekazaritza ekologikoa.

Nekazaritza ekologikoari dagokionez, garrantzitsua da azpimarratzea, ekoizpen jasangarria bermatzeko ekintza gisa, EBk helburu gisa finkatu duela gutxienez EBko nekazaritza-lurren % 25 nekazaritza ekologikoan erabiltzea gaurtik 2030era bitartean.

4

Nekazaritza-politika berriek, emaitzetara bideratutako ereduan oinarrituta, nekazariei lagundu nahi diete ingurumen eta klima errendimendua hobetzen. Estatu kideek plan estrategikoak prestatu behar dituzte nekazaritza-politika berri hauetan planteatzen diren helburuak lortzeko; horrez gain, ingurumen eta klima baldintzetan oinarritutako "ingurumen arkitektura" bat prestatu behar dute, baina baita nekazaritza ekologikoa ezarri eta finkatzea sustatuko duten esku hartzeak ere. Jarduera eredu hori jasangarria izanen da ikuspuntu teknikotik eta bideragarria ekonomikotik.

Halaber, azpimarratu behar da Batzordeak, 2021eko martxoaren 25ean, jakinarazpen bat argitaratu zuela ekoizpen ekologikoa garatzeko ekintza plan bat aurkezteko, produktu ekologikoen ekoizpen eta kontsumoa sustatzeko eta "Etxaldetik Mahaira" estrategian zehaztutako helburuak lortzeko gaurtik 2030era bitartean. Planak 23 ekintza ditu, hiru ardatzen inguruan egituratuak (kontsumoa bultzatzea, ekoizpena handitzea eta sektorearen jasangarritasuna hobetzen jarraitzea), haren hazkunde orekatua zaintzeko. Batzordeak estatu kideak animatzen ditu ekintza plan ekologiko nazionalak egitera, nekazaritza ekologikoaren ehuneko nazionala handitzeko: hori erkidegoen esku jarriko dute.

Testuinguru berri horretan, Nafarroako Gobernuak "Etxaldetik Mahaira" estrategian ezarritako helburua lortu nahi du, eta badaki Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean funtsezkoa dela ekoizpen ekologikoari laguntzeko politikak ezartzea, ez soilik laguntzen bidez sustatzeko (hori ere), baizik eta langile berriei nekazaritza-eredu horretan modu bideragarrian sartzeko aukera emanen dien prestakuntza eta aholkularitza teknikoa eta herritarren artean elikagai horien kontsumoa sustatzeko, sektorea gara dadin.

5

Nafarroako Gobernuak badaki Erkidegoak adierazitako helburu guztiak sistema optimo batean oinarritu behar direla, ekoizpen sistema hori zaintzeko, kontsumoa sustatzeko eta ekoizpen ekologikoak kontrolatu eta ziurtatzeko. Horri esker, herritarrek ekoizpen bereiziko eredu horretan jarritako konfiantza indartuko da.

Azaldutako guztiagatik, Nafarroako Gobernuak, ekoizpen ekologikoaren agintaritza eskudun gisa, ekoizpen eredu horri dagokion Erkidegoko esparru juridikoan oinarrituta, sistema ziurtatzeko kontrol eta zertifikazio sistemak identifikatu behar ditu, eta bidezko ikuskapen ofizialak eginen ditu Elikakatearen Kontrol Planeko (EKPN) auditoretzen esparruan. Halaber, baliabide publikoekiko laguntzak emateko, aipatutako agintaritzaren eskakizunak argi eta garbi bete beharko dira.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa oinarri, beharrezkotzat jotzen da Nafarroako ekoizpen ekologikoaren sustapen, kontrol eta euskarri teknikoaren arloetako erakundeen ekintza koordinatua, eta, beraz, bidezkotzat jotzen da koordinazio organo bat sortzea, horien lana osatzeko eta jarduera koordinatzeko.

Azaldutako guztiagatik, eta, Nafarroako nekazaritzako ekoizpen ekologikoa arautzen duen araudia ekoizpen sektorearen egungo errealitatera eta Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/848 Erregelamenduan (EB) eta Batzordearen 2021eko uztailaren 15eko 2021/1165 Betearazpen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR