120/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 120/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hogeita bederatzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Gazteriaren Institutua

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Altsasuko “Otadiko Kristo Santua” gazteen aterpetxe eta prestakuntzarako baliabide zentroan duena, eta plantilla organikoan 4985 zenbakia duena.

–Zerbitzu orokorretako langileak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, destinoa Altsasuko “Otadiko Kristo Santua” gazteen aterpetxe eta prestakuntzarako baliabide zentroan dutenak, eta plantilla organikoan 4983, 4984, 4988, 4995 eta 7410 zenbakiak dituztenak.

Bi.–Ondotik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR