118/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, zeinaren bidez sortzen eta arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 118/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, zeinaren bidez sortzen eta arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea. ZIOEN AZALPENA

    Gaur egungo osasun laguntzan aplikatzen diren aurrerapen zientifikoek eta teknologikoek eskakizun handiak dakartzate gaitasun profesionalaren esparruan. Lorpen horiek direla eta, erabaki konplexuak hartu behar dira gero eta sarriago, eta erabaki horiek zalantzak eta eztabaidak sortzen dituzte, giza duintasunarekiko errespetua ezartzen duten printzipio etikoekin bat etortzeari edo talka egiteari dagokionez.

    Bioetika, ezagutzaren diziplina gisa, ez da asistentzia alderdietara bakarrik mugatzen osasun esparruan; besteak beste, praktika profesionalean hartzen diren erabakiei buruz orientatzeaz arduratzen da osasun publikoak, giza eskubideek eta osasun zientzien aurrerapen zientifikoen erregulazioak bat egiten duten arloetako erabaki kolektiboen inguruan, bai eta eskubideekin, balioekin eta printzipio moralekin lotutako banakako erabakiei buruz eta osasun politikei buruzko erabakiei buruz ere. Osasun-jarduera orok giza duintasunaren aldekoa behar du izan: oinarrizko printzipio etikoa da hori erakundeentzat, herritarrei ematen zaien osasun-arretaren kalitatea hobetzen saiatzen baitira.

    Ez dago kalitatezko osasun-prestaziorik ematerik haien arretarekin lotutako erabakietan pertsonen autonomiarekiko errespetua aintzat hartzen ez bada, ez eta Konstituzioan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta horiek babesteko gainerako nazioarteko tresnetan (Espainiako Estatuak sinatu edo berretsitakoak) eta Foru Komunitatearen esparruan ezarritako eskubideak eta askatasunak aintzat hartu gabe ere. Nazioarteko tresna horien artean, Bioetikari eta Giza Eskubideei buruzko Adierazpen Unibertsala (UNESCOk 2005eko urriaren 19an onartua) mugarria izan zen bioetikaren historian. Adierazpen hori sinatu zuten estatuek konpromisoa hartu zuten bioetikaren oinarrizko printzipioak errespetatu eta aplikatzeko, printzipio horiek etikaren eta giza eskubideen arteko harremanak islatzen baitituzte. Halaber, adierazi zuten ahalegin handia eginen zutela Adierazpeneko printzipio guztiak gauzatu daitezen. Bestalde, azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak, Osasunari buruzkoak, 5. artikuluan, herritarrek Foru Komunitateko osasun zerbitzuen aurrean dituzten eskubideen artean sartzen du haien izaera, duintasuna eta intimitatea inongo bereizkeriarik gabe errespetatzea.

    Gaur egun, Nafarroan, asistentziaren etikako batzordeak daude ospitale publiko eta pribatuetan; orobat, ikerketa klinikoko batzordeak eta etika batzordeak gizartean. Nolanahi ere, beharrezkoa da batzorde integratzaile eta aholku-emaile bat sortzea osasunaren arloan, osasun-zientzien inplikazio etikoekin zerikusia duten gaiak landuko dituena, ordenamendu juridikoari guztiz men eginez. Foru Komunitateko batzorde horrek aurreko batzorde guztiak hartu behar ditu bere barruan, eta bere eraginpean dauden esparru guztien ordezkariak izan behar ditu. Funtsean, honako eginkizun hauek bete behar ditu: eztabaida egituratuak eskaintzea osasun kolektiboari, osasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR