11/2022 FORU LEGEA, maiatzaren 4koa, neurriak ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 11/2022 FORU LEGEA, maiatzaren 4koa, neurriak ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NEURRIAK EZARTZEN DITUENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLE FUNTZIONARIOEN HAUTAPENARI ETA LANPOSTUEN BETETZEARI BEGIRA.

HITZAURREA

2021eko abenduaren 29an “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu zen abenduaren 28ko 20/2021 Legea, enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa.

Beste neurri batzuez gain, haren 2. artikuluak aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen du, zeinak barnean hartuko baititu 2020ko abenduaren 31 aurreko hiru urteetan, gutxienez, aldi baterako langileek etenik gabe bete dituzten egiturazko lanpostuak, aurrekontu-zuzkidura baldin badute, egon nahiz ez egon lanpostu zerrendetan, plantilletan edo administrazio publikoek giza baliabideak antolatzeko erabiltzen dituzten bestelako sistemen barnean. Egonkortze tasa horri erantsiko zaizkio lege beraren seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan aurreikusitako lanpostuak; horiek iraupen luzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdi batean eskaini behar dira.

Bestalde, Nafarroako Alderdi Sozialistak, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak sinatutako programa-akordioak –“Programa-akordioa bizikidetzazko eta berdintasunezko legegintzaldi berritzaile eta aurrerakoirako (2019-2023)”–, 3.1 apartatuko 36. puntuan, akordioaren gutxieneko eduki gisa ezartzen du atzerriko hizkuntzak irakatsi eta ikasteko curriculum- eta antolakuntza-egitura diseinatu eta garatzea, bai eta araudi bat onartzea ere, hizpide dugun gaiari dagokionez irakasle plantillak eta irakasle lanpostuen hornikuntza arautuko dituena.

Nafarroako kasuan, hain zuzen ere atzerriko hizkuntzak ikasteko programak ezarriak dituzten ikastetxeetako irakasle plantilletan dago aldibaterakotasun tasarik handiena.

Atzerriko hizkuntzak ikasteko programak ezartzen direnean, arlo edo irakasgairen bat atzerriko hizkuntza batean ematen duten irakasleek frogatu behar dute hezkuntza-administrazio eskudunak ezarritako jakite maila dutela hizkuntza horretan.

Atzerriko hizkuntzak ikasteko programetan aldi baterako kontratu administratiboa duten lanpostuak egonkortzea lortu behar da, eta lanpostu horiek funtzionario berriekin bete, administrazio publikoetako aldibaterakotasuna murrizte aldera, hala eskatzen baitute Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak eta arestian aipatutako 2019-2023 legegintzaldirako programa-akordioak. Horretarako, irakasle kidegoetarako sarbideari buruzko Estatuko araudiak ez duenez betekizun hori aurreikusten, Nafarroak hezkuntzaren eta funtzio publikoaren alorretan dituen eskumenak baliatu beharra dago. Eskumen horiek eman zaizkio Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. eta 49.1.b) artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 98. artikuluan.

Hortaz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR