11/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Euskararen Nafar Kontseiluko kide bat izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuaren 25. artikuluan araututa dago nortzuek osatuko duten Euskararen Nafar Kontseilua: besteak beste, Kontseiluko buruak izendaturiko zuzendari nagusi bat, esparru hauetan: hezkuntza, toki administrazioa, lehendakaritza eta gobernu irekia, edo funtzio publikoa.

Foru dekretu horretan ezarritakoa bete dadin, Kontseiluko burutzaren titularrak, hots, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak, Estebe Petrizan Iriarte jauna, Hezkuntzako zuzendari nagusia, proposatzen du aurreko paragrafoan aipatzen den kidea izan dadin.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskararen Nafar Kontseiluko kideak lau urterako izendatuko dira. Hori hala izanik ere, kontseilukideak epe hori agortu baino lehenago kendu daitezke kargutik, eta beste batzuez ordeztu, haiek izendatzeko erabilitako prozedura bera erabiliz.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR