106/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 27koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitatean tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia emateko lehiaketa publikoaren balorazio mahaiaren osaera.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 106/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 27koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitatean tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia emateko lehiaketa publikoaren balorazio mahaiaren osaera. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia banatzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri arautzaileak. Oinarri horiek zuzendu egin ziren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren otsailaren 6ko 8/2020Foru Aginduaren bidez.

Geroago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 18ko 124/2020 Foru Aginduaren bitartez, sei hilabetez luzatu zen lehiaketa hori ebazteko epea.

Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 11n hartutako bi erabakiren bidez, ezetsi egin dira Disdira fundazioak eta Ápice elkarteak lehiaketaren deialdiaren eta oinarrien aurka jarritako errekurtsoak.

Deialdiaren 18. oinarrian balorazio mahaia izendatzen da. Mahai hori antolatuta dago profil profesionalen eta lanpostuen arabera, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazioko zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuak ezarritakoaren arabera.

Oinarri horiek onetsi zirenetik gaur egunera arte zenbait aldaketa jazo dira lehiaketa kudeatzen duen unitateko langileen plantillan –Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusian, alegia–, bai eta Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusian ere (hango teknikari bat izendatu da balorazio mahaiko kide aritzeko). Hortaz, aldaketa horiek direla eta, beharrezkoa da mahaiaren osaera zati batean aldatzea, egungo errealitatera egokitu ahal izateko.

Dena den, mahaiaren osaera aldatzeak ez du eraginik lehiaketaren prozeduran, balorazio mahaia oraindik ez baita hasi esleituta dauzkan zereginak egiten.

Ikusirik Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko buruaren txostena, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR