1/2022 FORU LEGE-DEKRETUA, apirilaren 13koa, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 1/2022 FORU LEGE-DEKRETUA, apirilaren 13koa, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko. I

COVID-19aren pandemiak mundu zabalean eragindako inpaktu sozial eta ekonomiko handiak areagotu egin dira Errusiak berriki Ukraina inbaditu ondotik. Oraindik ere beharrezkoa da neurriak hartzea inpaktu sozial eta ekonomikoak arintzeko, eta are gehiago inbasio hori eta hark ekarritako ondorioak ikusirik.

Martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege-Dekretuaren bidez, premiazko neurriak hartzen dira Ukrainako gerrak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko Plan Nazionalaren esparruan.

Zioen azalpenean adierazten den moduan, honako hauek dira Erantzun Plan hau osatzen duten neurrien oinarrizko helburuak: energiaren prezioak jaistea herritar eta enpresa guztiendako, kalterik handienak jaso dituzten sektoreei eta kolektibo ahulenei laguntzea, eta prezioen egonkortasuna sendotzea. Era berean, adierazten du mugatu egin nahi duela distortsio geopolitikoaren kostu ekonomiko eta sozialak gasaren prezioan izaniko inpaktua, errotik eten nahi dela inflazio-prozesua, eta ekonomia aldi baterako egoera horretara egokitzen lagundu nahi duela; orobat, sendotu egin nahi ditu aldi berean susperraldi ekonomikorako eta kalitatezko enplegua sortzeko oinarriak.

Hura baino lehen, beste bi foru lege-dekretu onetsi ziren: alde batetik, 4/2021 Foru Lege-Dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heltzen diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko, eta, bestetik, 5/2021 Foru Lege-Dekretua, ekainaren 2koa, zerga arloko zenbait neurri onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

II

Ukraina inbaditu izanak sorturiko premien testuinguruan, agerian geratu da mendekotasun handia dela zenbait esparru estrategikotan, eta, Espainiako Gobernuak egoera horri emaniko erantzunaren argitan –besteak beste, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko premiazko neurriei buruzko martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege-Dekretuaren bidez–, egoki irizten zaio Nafarroako Foru Komunitatean premiazko eta ezohiko neurriak hartzeari, betiere estatuan onetsi dituztenekin lerrokaturik, energia berriztagarrietarako instalazio jakin batzuk instalatzeko prozedurak erraztera eta arintzera bideraturik.

Inbasioaren ondorioz identifikaturiko arazo nagusien artean ageri dira, besteak beste, hornidurarik eza, lehengaiak eta energia garestitzea, ez ordaintzeak izateko eta abalak exekutatzeko arriskuak, ekoizpen-etenaldiak eta kutxa-fluxuen tentsioa. Horri guztiari garraiolarien greba gaineratu behar zaio, zeinak geldiarazi egin baitu produkzioa zenbait industria-sektoretan.

Kontuan harturik zenbait proiektu publiko eta pribatuk ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko abenduaren 13ko 2011/92/EB Zuzentarauaren 4.2 artikulua, energia berriztagarrietako proiektuak prozedura horren pean biltzeko hainbat irizpide bateratu ezartzen dira; esaterako, instalazioon aire-lineak ez egotea bilduta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean, 75 MW-eko edo gutxiagoko potentzia duten proiektu eolikoak izatea, 150 MW-eko edo gutxiagoko potentzia duten eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuak izatea, eta, itsas ingurunean eta Natura 2000 Sareko gainazaletan ez instalatzeaz gainera, sentsibilitate baxuko eta ertaineko eremuetan egotea erabat, guztia ere Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak zehazturiko «Energia berriztagarriak ezartzeko ingurumen-zonifikazioak» dioenari jarraikiz.

Prozedura horren emaitza da ingurumenean eragin kaltegarri nabarmenak detektatzea. Txostenak zehazten ahalko du beharrezkoa ote den proiektuaren baimena ingurumen-eraginak arintzeko edo konpentsatzeko egokitzat jotzen diren baldintzen mende jartzea, bai eta proiektuaren jarraipenari eta zaintza-planari buruzko baldintzen mende jartzeko obligazioa ere, edo, kasuak hala eskatzen badu, erabakitzen ahalko du Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak ezartzen duen ingurumen-ebaluazioko prozeduraren mende jartzea. Horregatik, baldintza horiek bete ezean, instalazioak ez du jasotzen ahalko eraikuntza- edo esplotazio-baimenik.

Errege lege-dekretu haren 6. artikuluko 6. apartatuan autonomia-erkidegoei emandako gaikuntzaren arabera –haien eskumen-eremuan energia berriztagarrien proiektuetarako ingurumen-eragina zehazteko prozedura hori aplikatu ahal izan dezaten–, proposatzen da artikulu bat txertatzea, zeinean berariaz adieraziko baita Nafarroako Foru Komunitatean zuzenean aplikatzekoak direla errege lege-dekretu haren 6. artikuluan jasoriko determinazio guztiak.

Energia berriztagarriak baliatzen dituzten eta Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren sorkuntza-proiektuak baimentzeko prozedurak errazteari dagokionez, martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege-Dekretuaren 7. artikuluak premiazkotzat jotzen ditu, interes publikoko arrazoiak direla eta, aipaturiko prozedura horiek, eta, ildo horretan, prozedura erraztu bat arautzen du energia berriztagarrien proiektuak baimentzeko.

Aipaturiko 7. artikuluan jasotako helburu berberak lortzeko (mendekotasun energetikoa murriztea, prezioei eustea eta hornidura bermatzea), proposatzen da prozedura erraztu bat arautzea Nafarroan, martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege-Dekretuaren 7. artikuluan jasotako espezialitateak foru araudira egokituz. Hori horrela, proposatzen da artikulu bat txertatzea horretarako, eta, artikulu horretan, premiazkotzat jotzea, interes publikoko arrazoiengatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenekoak diren energia berriztagarrien bidezko sorkuntza-proiektuak baimentzeko prozedurak, baldin eta ingurumenaren gaineko eragina zehazteko aldeko txostena lortu badute, eta sustatzaileek baimena emateko prozedura erraztu horri atxikitzea eskatzen badute 2024ko abenduaren 31 baino lehen, 7. artikuluan ezarritakoaren antzeko baldintzetan.

Proposaturiko prozedura erraztu hori egokiturik dago foru araudira, eta, beraz, proiektuak izapidetzerakoan, honako arau hauek hartuko dira kontuan: lehenik eta behin, 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, energia elektrikoaren garraioa, banaketa, merkaturatzea eta hornidura eta instalazioak baimentzeko jarduerak arautzen dituena; bigarrenik, 56/2019 Foru Dekretua, maiatzaren 8koa, zeinaren bidez arautzen baita parke eolikoetarako baimena Nafarroan; eta hirugarrenik, apirilaren 14ko 4/2021 Foru Lege-Dekretuaren 14. artikulua (foru lege-dekretu haren bidez, premiazko neurriak onesten dira Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heltzen diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko). Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 33. artikuluan aurreikusitako epeak murriztea ez ezik beste hainbat ondorio ere aurreikusten dira. Energiaren arloko organo eskudunak jarduera lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duenarekin koordinaturik jarduteko, zenbait espezialitate ezartzen dira, zeinetan kontuan hartzen baita lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko legeria, lurzoru urbanizaezinean baimendu daitezkeen jardueren baimena emateko, eta ezartzen baita, orobat, organo horrek zer fase eta unetan esku hartuko duen eta zer epe izanen duen horretarako.

Errege lege-dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duen bezala, batera izapidetu eta ebatziko dira aldez aurreko baimenak eta eraikuntza-baimenak, eta ardurapeko ondasun eta eskubideei eragin diezaiekeen instalazioaren zatian metatuko dira informazioa emateko eta egikaritze-proiektua administrazio, erakunde edo, hala badagokio, zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresetara bidaltzeko izapideak; orobat, jendaurreko informazioaren izapidearekin batera eginen dira.

Sustatzaileek onura publikoaren deklarazioa eskatzeko prozedura abiarazi baldin badute proiekturen baterako, metatu eginen da prozedura horren baliokide diren izapideetan.

Horren ondotik, eta lurzoru urbanizaezinean baimendu daitezkeen jardueren baimena eman ondoren, energiaren arloko organo kudeatzaileak ebazpen-proposamena helaraziko dio Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari, ebazpena eman dezan.

Lehentasuna emanen zaio energia berriztagarrien bidezko sorkuntza-proiektuak baimentzeko espedienteak bideratzeari eta dagozkion txostenak egiteari.

Azkenik, adierazten da gainerako udal emakidak, baimenak eta lizentziak deusetan galarazi gabe emanen direla prozedura erraztu honen bidezko baimenak, betiere aplikatzekoak diren bestelako xedapen batzuei jarraikiz.

Bestalde, birpotentziazioari dagokionez, Nafarroak lehen belaunaldiko energia berriztagarrien parke ugari ditu, eta, hainbat eta hainbat kasutan, kokalekurik onenak hartzen dituzte energia-errendimenduaren ikuspegitik. Horregatik, birpotentziazio-estrategia argiak bultzatu behar dira, kokaleku horiek hobeki aprobetxatzen direla bermatzeko, eta, hartara, potentzia eta efizientzia txikiagoko ekipamendu zaharren tokian potentzia eta errendimendu handiagoko makina berriak paratzeko. Ildo horretan, zenbait artikulu txertatzea proposatzen da, esku-hartzeen irismenaren eta baldintzen arabera prozedura desberdinak definitzeko, eta proposatzen da, orobat, administrazio-izapideak arintzeko neurriak txertatzea, betiere energiaren, ingurumenaren eta lurralde-antolamenduaren arloko ordenamendu juridikoarekin koherentzia gorderik.

Energia-iturri berriztagarriek, hala nola eolikoak eta biltegiratu gabeko eguzki-energiak, ahalmen-faktore txikia dute banaka, eta, horren ondorioz, gomendagarria da instalatutako potentzia gaindimentsionatzea elkarren artean osagarriak diren energia berriztagarriak aprobetxatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR