18/2013 FORU DEKRETUA, martxoaren 13koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren egitura organikoa, irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren, foru dekretu horren eranskinean jaso zirenak. Eranskinak, halaber, erakunde horren egitura dakar, baita hura egituratzen duten unitateen eginkizunak ere.

Hasierako egitura hori lautan aldatu da harrezkero, urtarrilaren 11ko 1/2010 Foru Dekretuaren bidez, martxoaren 21eko 17/2011 Foru Dekretuaren bidez, abuztuaren 24ko 131/2011 Foru Dekretuaren bidez eta abenduaren 12ko 125/2012 Foru Dekretuaren bidez. Haien helburuak izan dira, alde batetik, egitura organikoa egokitzea zenbait zergapetze mota kentzeak eta sortzeak arauetan ekarri dituzten aldaketetara, eta, bestetik, zergaren kontrolaren eta kudeaketa lanen eraginkortasuna handitzea, Nafarroako Gobernuak ekintza publikoaren esparru honetan onetsitako planak garatzeko asmoz.

Foru dekretu honetan zenbait zuzenketa teknikorekin batera egiten diren aldaketek 4 helburu dituzte funtsean. Lehenik, kasuan-kasuan egokienak diren unitate organikoei esleitzea Foru Komunitateko zerga sisteman erantsi berri diren 4 zergapetze moten kudeaketa (energia elektrikoa sortzearen balioaren gaineko zerga, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboak eta erregai nuklear gastatua sortzearen gaineko zerga, erregai nuklear gastatua eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zerga eta saltoki handien gaineko zerga). Bigarrenik, beste eginkizun bat ematea Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuari, tributudunak ukitzen dituzten onura fiskalak eta araubide bereziak emateko, bere eskumenen esparruan. Hirugarrenik, Enpresa Handien Atalaren eginkizunak argitzea enpresak berregituratzeko operazioekin erlazionatutako espedienteei dagokienez. Eta azkenik, Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren izena aldatzea.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko martxoaren 13an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak aldatzea.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, honela aldatu dira:

Bat.–21. artikulua, lehenengo paragrafoa.

“–Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuak, sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta oinordetzen eta dohaintzen, ondare...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR