108/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, unibertsitateko tituludunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia onesten duena. Beka Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuan aritzeko da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak unibertsitate-tituludunentzako beka bat sortu eta hartarako deialdia egiteko proposamena egin du, tituludun gazteen prestakuntzan modu eragingarrian laguntzeko. Beka Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuan aritzeko da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Geografiako, Biologiako, Arkitekturako edo Arkitektura Teknikoko unibertsitateko tituludunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdiaren oinarriak onestea. Beka Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuan aritzeko da.

  2. Hiru mila (3.000,00) euroko gastua onartzea, 2009ko gastuen aurrekontuko "Bekak" izeneko 300000 30120 4809 261100 kontu-sailaren kargura.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Lurzoru Urbanizaezinaren Bulegoari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontrol Ekonomiko-Administratiboaren Atalari.

    Iruñean, 2009ko ekainaren 30ean.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

    ERANSKINA

    Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusian aritzeko prestakuntza beka bat emateko deialdiaren oinarriak

  5. oinarria.-Xedea.

    Deialdi honen xedea da Geografiako, Biologiako, Arkitekturako edo Arkitektura Teknikoko unibertsitateko tituludunentzako prestakuntza beka bat norgehiagokako araubidean emateko arauak ezartzea. Beka Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuan aritzeko da.

    Deialdiaren helburua unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzea da, lurraldearen azterketari eta kudeaketari aplikatutako teknologia berriak zuzenago ezagut ditzaten.

  6. oinarria.-Aurrekontuko dirua.

    Deialdi honetara hiru mila (3.000,00) euro bideratu dira, 2009ko gastuen aurrekontuko "Bekak" izeneko kontu-sailaren kargura.

  7. oinarria.-Iraupena.

    Bekak 3 hilabete iraunen du.

    Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak beka luzatzen ahal du, gehienez urtebete egin arte, hasierako aldia eta luzapenak kontatuta. Beka luzatzeko proiektuko tutorearen eskaera beharko da aldez aurretik.

  8. oinarria.-Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

    Beka hiru mila (3.000,00) eurokoa izanen da. Diru hori hilabetero ordainduko da, 1.000 euro bakoitzean, edo dagokion zati proportzionala.

  9. oinarria.-Bateraezintasunak.

    Prestakuntza beka bateraezina izanen da administrazio beraren eta beste administrazio publiko batzuen bekekin.

  10. oinarria.-Eskatzaileen betebeharrak.

    Jarraian azaltzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak soilik izan daitezke onuradunak:

    1. Adinez nagusia izatea.

    2. Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Dena den, Espainiako nazionalitatea ez dutenek gaztelaniaz behar adina badakitela frogatu beharko dute.

    3. Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen laguntza eta diru-laguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Aginduaren 13.2 artikuluarekin bat.

    4. Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez.

    5. Lehenengo oinarrian azaldu den unibertsitateko titulu ofiziala izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua, eta deialdi hau argitaratu baino lehenagoko hiru urtean lortu izana.

    6. Bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz dezakeen ezgaitasun fisikorik edo bestelako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR