40/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Sustapeneko kontseilariak emana, “Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 1. fasea” egiteko proiektua jendaurrean egoteko epea ebatzi eman eta proiektua behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak otsailaren 21ean emandako 22/2012 Foru Aginduaren bidez, “Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 1. fasea” egiteko proiektua behin-behinekoz onetsi, jendaurrean jarri eta ukitutako toki entitateei entzunaldia ematen zitzaien.

Jendaurreko aldia bukaturik, honako alegazio hauek aurkeztu dira:

  1. alegazioa.–Jesús Antonio Pérez Moneo jaunak, Ana Pérez Torres andrea ordezkatuz.

    Proiektuak 19. poligonoko 475. lurzatiko itxitura ukitzen duenez, hura aldatzeko eskatzen du, ez dadin ukipen hori gerta.

    Erantzuna:

    Onartu da alegatutakoa, eta ez da lurzatiaren itxitura ukituko. Azkenik, lurzati horretan ukitutako azalera jendaurreko aldian erakutsitakoa baino handiagoa da. Izan ere, katastroaren arabera berea duen lurzatiaren aldea sartu da okupazioan, errepideak okupatua izanik.

  2. alegazioa.–Andrés Ramírez Flamarique jaunak.

    Proiektuak 6. poligonoko 215. lurzatia zatitzen duela, haren izkin txiki bat gainerakotik aparte utzita, ureztatzeko aukerarik gabe.

    Lurzatiaren gainerakotik bereizita gelditzen den aldea desjabetzeko eskatzen du.

    Erantzuna:

    TA-35 finkaren hego-mendebaldean den finkaren gainerakoari buruz (6. poligonoko 215. lurzatia), Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluan aurreikusitako baldintzak gertatzen direla kontuan hartuta, onartu egin da alegatutakoa.

  3. alegazioa–Antonio Baigorri Marco jaunak eta María Jesús Lerga Solchaga andreak.

    Proiektuarekin 32. poligonoko 806. lurzatian landatzeko modukoa den zatia desjabetzen dela, gainerakoa sarbide zailekoa izanik eta nekazaritzako makinez landuezina.

    Lurzati osoa desjabetzeko eskatzen du.

    Erantzuna:

    TA-22 finkan, 32. poligonoko 806. lurzatian, ez da onartu alegatutakoa, kontuan hartuta ez direla Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 23. artikuluan aurreikusitako baldintzak gertatzen. Dena dela, lege horren 46. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, eta balio justuan sartuko da desjabetze partzialaren edo gainerakoaren demerituaren kalte-ordaina.

  4. alegazioa.–José Luis García Sagardoy jaunak.

    Obrak hasten direnean, 6. poligonoko 201. lurzatiaren okupazio azaleraren zuinketaren berri emateko eskatzen du.

    Ukitutakoekin, proiektua prestatu duen lantaldearekin eta Udalarekin bilera bat egiteko eskatzen du.

    Erantzuna:

    Proiektua jendaurrean egon da 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. eta 19.1 artikuluetan eta Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

    Okupazio aurreko akta egin aurretik burutuko da okupazioaren zuinketa, eta eskubideak, titularrak, balioa eta kalteak zehazteko azalpen eta datu erabilgarriak agertaraziko dira.

  5. alegazioa.–Iván Garayoa Pisano jaunak, Construcciones y Reparaciones La Nava, S.L. ordezkatuz.

  6. Saihesbidearen trazadurak 32. poligonoko 329. lurzatia ukitzen duenez, itxitura lehengoratzeko eskatzen du, gaur egungoak dituen baldintza beretan.

  7. Aipatu lurzatiaren gainerakoa aldi baterako okupazio gisa hartu dela kontuan obraren instalazio lagungarrietarako.

    Lurzati hori enpresak bere jarduera garatzeko erabiltzen duenez gero, metatze gune gisa, kalte handia ekarriko lukeela; hortaz, proiektuan, obra instalazioetarako aldi baterako okupaziotik kentzeko eskatzen du.

    Erantzuna:

  8. Alegatutakoa baietsi da, eta obrek ukitutako itxitura lehengoratzea proiektuan sartu.

  9. Alegatutakoa baietsi da, eta obra instalazioetarako aldi baterako okupazioa baztertu.

    Eraikuntza proiektuan egindako egokitzapenen ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan izan diren aldaketak direla-eta, behin betiko zerrenda ematen da argitara foru agindu honen eranskinean.

    Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

    Horiek horrela, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat, departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

    AGINDU DUT:

  10. “Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 1. fasea “ egiteko proiektuaren jendaurreko epea ebaztea, azalpen zatian azaldu bezala.

  11. “Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 1. fasea” egiteko proiektua eta ukitzen dituen ondasun eta eskubideen ondoko zerrenda behin betiko onestea. 9.156.957,46 euroko aurrekontua du, %21eko BEZa barne.

  12. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

  13. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, alegatzaileei eta Tafallako udalari, eta horiek premiatzea iragarki oholean argitara dezaten.

  14. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

    Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

    Iruñean, 2013ko martxoaren 15ean.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

    ERANSKINA“Tafallako hegoaldeko saihesbidea. 1. fasea” egiteko proiektua.Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztuaA) Trazadurak ukitutako lurzatiak.
    FINKA ZK. JABEA ETA HELBIDEA DESJABETUTAKO EREMUA m² KATASTROKO DATUAK
    Pol. Lurz. Laborea
    TAFALLAKO UDAL MUGAPEA
    TA-1 Olcoz Pernaut, María Blanca (%50)Portale Berriko kalea, 4-2.a (Tafalla)Olcoz Pernaut, María Blanca (%50)Portale Berriko kalea, 4-2.a (Tafalla) 196 20 354 Lehorreko alorra
    TA-2 Murillo Zulet, FranciscoErriberri kalea, 12-1. ezkerra (Tafalla) 22342 2020 355A355B AlmendrondoakLarreak
    TA-3 Celaya Erro, Eustaquio Ángel (%7,57)Martínez de Espronceda kalea, 24-3.a (Tafalla)Celaya Erro, María Ángeles (%7,57)Santsomain, 4-4. B (Tafalla)Celaya Erro, Rodolfo José (%7,57)Martínez de Espronceda kalea, 24-3. ezkerra (Tafalla)Celaya Erro, Raquel (%7,57)Santsomain, 4-3. B (Tafalla)Celaya Erro, José Ramón (%7,57)Martínez de Espronceda kalea, 24-3. ezkerra (Tafalla)Celaya Fernández, José María (%62,15)Erriberri kalea, 12-2. ezkerra (Tafalla) 2.14882 3232 331A331G Alor ureztatuaUreztalurreko olibadia
    TA-4 Pérez Torres, AnaLa Plana kalea , 12A (Tafalla) 964 19 475 Elkorra
    TA-5 Construcciones y reparaciones La Nava, S.L.Argentinako Errepublika kalea, 16-2.a (Tafalla) 936 32 329 Lehorreko alorra
    TA-6 Pernaut Sarnago, Emilio (%50)Santserreka pasealekua, 33-1. A(Donostia)Pernaut Sarnago, Eva (%50)Ereta pasealekua, 7-4. D (Tafalla) 3.186 32 330 Lehorreko alorra
    TA-7 Flamarique LasHeras, FélixZangozako etorbidea, 2-1. ezkerra (Tafalla) 2.626412 3232 336A336B Lehorreko alorraOlibadia
    TA-8 Esperanza Aldunate, María JosefaCandaraiz kalea, 18 (Tafalla) 267 32 328 Lehorreko alorra
    TA-9
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR