80/2012 FORU AGINDUA, azaroaren 9koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko errepideko bidaiari-garraioaren gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 2012ko azaroaren 14an greba orokorra egiteko deialdia dela-eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

UGT, CCOO, ESK eta CGT/LKN sindikatuek greba orokorrerako deia egin dute 2012ko azaroaren 14rako.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartzen den greba egiteko eskubidearekin batera, gizartearen funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak jarri behar dira, aipatu eskubidearen erabilera inola ere galarazi gabe, halaxe ulertu baitute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak bai konstituzionalak berak ere.

Bidaiari-garraioa funtsezko zerbitzu bat da, Espainiako Konstituzioaren 19. artikuluan askatasunez joan-etortzeko aitortzen den eskubidea bermatzen duen tresna baita. Gainera, baliabide bat da funtsezko beste eskubide batzuk eta Konstituzioak babesten dituen ondasunak erabiltzeko, hala nola hezkuntzarako eskubidea, lan egiteko eskubidea eta osasuna babesteko eskubidea. Horregatik, greba orokorrerako deialdia dela-eta, bidaiarien garraio zerbitzuak ezin dira erabat geldiarazi, horrek gizartearen beste sektore batzuentzat kaltegarria izanen baita.

Funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena berea du gobernuko agintaritzak, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, errepideko garraio zerbitzuei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49.1.f), 49.2 eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, gutxieneko zerbitzuei buruz Sustapen Departamentuak eta UGT eta CCOO sindikatuek lortutako akordia ikusirik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. UGT, CCOO, ESK eta CGT/LKN sindikatuek 2012ko azaroaren 14rako, 00:00etatik 24:00ak arte, egin duten greba orokorrerako deialdia dela-eta, gutxieneko zerbitzu hauek errespetatu beharko dira Nafarroako Foru Komunitateko errepideko bidaiari-garraio erregularrean:

    1. Erabiltzaile guztientzako hiriarteko garraio erregularra:

      Nafarroako Foru Komunitateko titulartasuna duten hiriarteko emakida erregular eta administrazio baimen berezietan: lanegun batean emakida bakoitzari dagozkion zerbitzuen %28.

      Nolanahi ere, emakida bakoitzean, joateko bidaia bat eta itzultzeko bidaia bat eginen dira egun horretan, eta emakidaren tituluan baimenduriko trafiko guztiak bete beharko dira. Joan-etorri hori...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR