Torralba del Rion eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza hasiera batean onetsirik

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Torralba del Rioko Udalak, 2002ko uztailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Torralba del Rion eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.

Onesteko erabakia 2002ko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 9an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Torralba del Ríon, bi mila eta biko urriaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Jesús Cayetano Oyón.

TORRALBA DEL RIOKO ERAIKINAK LEHEN ALDIZ OKUPATU EDO ERABILTZEKO LIZENTZIAK EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Xedea

  1. artikulua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 221. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza honek eraikinak lehen aldiz okupatu edo erabiltzeko lizentziak emateko baldintzak eta prozedura ezartzeko xedea du.

    Eraikinak

  2. art. Ordenantza honetan eraikintzat hartzen dira ondoko obrak, hirigintzako lizentzia baten babesean eginak:

    1. Etxe berriak.

    2. Dauden eraikinen egiturak handitu, zaharberritu nola berritzetik sortzen direnak.

    3. Dauden eraikinen erabilera berariazkoak aldatzea.

    4. Etxebizitza berriak sortzea edo daudenetan banaketa nabarmen aldatzea.

    Helburua

  3. art. Lehen aldiz okupatu edo erabiltzeko lizentziak honako helburu hau du zehazki:

    1. Zutitutako eraikina eta aldi berean egin den urbanizazioa, halakorik bada, proiektu teknikoaren eta bere garaian emandako hirigintza lizentziako baldintzen arabera egin diren egiaztatzea.

    2. Eraikitakoak bizigarritasun eta higiene baldintzak betetzen dituela ziurtatzea.

    3. Eraikina erabilera jakin baterako izan daitekeela baieztatzea.

    4. Eraikitzaileak, hirigintzako ekipamenduari zein elementuei kalte egin badie, lehengoratu dituela ziurtatzea.

    Lizentziaren eskaera

  4. art. 1. Obrak amaituta, eraikinak lehen aldiz okupatu edo erabiltzeko lizentzia eskuratu nahi dutenek eskaera bat aurkeztuko dute, Torralba del Rioko Udalari zuzendua; eskaerak hurrengo datu hauek izanen ditu:

    1. Interesatuaren edo, halakorik bada, ordezkatzen duenaren izen-abizenak.

    2. Lizentzia zein eraikinetarako eskatzen den zehaztu beharko da, argi eta garbi.

    3. Tokia, data eta eskatzailearen edo haren ordezkariaren sinadura.

  5. Interesatuek eskabidearekin batera hurrengo agiri hauek aurkeztuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR