38/2014 FORU DEKRETUA, maiatzaren 14koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 35.3 artikuluak, maiatzaren 10eko 150/1999 Foru Dekretuaren araberako testuan, ezartzen du funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, beste administrazio publiko batean zerbitzu ematen egoteagatik izangaien borondatezko eszedentzia deklaratzen den kasuan, probak gainditzen dituztenen zerrendan hurrengoak diren izangaiek beteko dituztela lanpostu hutsak. Erregelamenduaren aldaketa horren bidez borondatezko eszedentzia kasuak bete dira, une horretan Langileen Estatutuan jasotako erregulazioaren arabera, zeina beste administrazio publiko batean zerbitzu ematen zeuden izangaientzat bakarrik baitzen.

Nafarroako 2010erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legeak, hogeita bigarren xedapen gehigarrian aldatzen du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 26.1.a) artikulua; izan ere, aukera ematen dio administrazio berean beste lanpostu bat lortzen duen funtzionarioari borondatezko eszedentzia eska dezan lanpostu berrian, aurrekoarekin jarraitzeko; aukera hori ordura arte administrazio desberdinak baziren bakarrik erabil zitekeen.

Borondatezko eszedentziaren kasuak zabaltzearekin lanpostuak betetzeko beste jokabide bat sortu da deialdietan, eszedentzia eskatzen duen funtzionarioaren jatorrizko administrazioaren arabera, eta ez dago horretarako arrazoirik. Bestetik, ez da deialdien helburua lortzen, alegia, deialdiko lanpostu guztiak betetzea hautaprobak gainditu dituzten izangaiak izanik.

Bi inguruabar horiek beharrezkoa egin dute aldaketa Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan, probak gainditzen dituzten izangaiek funtzionario bihurtzeko modua izan dezaten ateratzen duten puntuazioaren ordenaren arabera, puntuazio hobeagoko beste izangai batzuek, behin funtzionario bihurtuta eta lanpostuan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR