16/2013 FORU LEGEA, apirilaren 17koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 130. artikulua aldatzen duena

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO OGASUN PUBLIKOARI BURUZKO APIRILAREN 4KO 13/2007 FORU LEGEAREN 130. ARTIKULUA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduak 157. artikuluan ezartzen du Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua jaso ondoren Kontuen Ganberari igorriko diola Mahaiak bere lehendakariaren bitartez, horiek ikertu eta azter ditzan.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak xedatzen du Nafarroako Gobernuak onetsiko duela Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua, eta urtean urteko irailaren 15a baino lehen Nafarroako Parlamentura igorriko duela.

Kontuen Ganberak gomendatzen du, 2011ko kontu orokorrei buruz egindako txostenean, Gobernuak aurreratu egin beharko lukeela araudiak aurreikusten duen data Nafarroako Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua Parlamentura igortzeko, irailaren 15a, “eskuragarri dauden baliabide teknikoak ikusita eta itxitako ekitaldiari buruzko informazio finantzarioa ahal bezain laster eskuratzeko premia dela eta”. Gure ustez, eta kontuan hartuta enpresen eta fundazioen sektore publikoaren lege-baldintzapenak, ekaina izan liteke horretarako une aproposa.

Artikulu bakarra.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 130. artikulua aldatzen da. Honako testua izanen du:

“130. artikulua.

  1. Nafarroako Parlamentuari dagokio Nafarroako Kontu Orokorrak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR