38/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu eta haren zuzendaritza egitura ezartzen duenak, laguntza espezializatuaren arloan antolaketarako eredu egokiak garatzea proposatzen du, osasun laguntzako arlo, zerbitzu edo unitate bakoitzari, zein bere jarduera klinikoaren eta ezaugarri berezien arabera, egokitutako kudeaketa klinikorako irizpideetan oinarrituta egonen diren ereduak alegia. Hain zuzen ere, jarduketa horien jomuga da Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten osasun laguntzako unitateen bat egitea eta elkar lotzea.

Helburua da, aipatu foru dekretuaren arabera, antolaketa funtzionalerako eredu bat garatzea, langileak, finantzabideak eta baliabide teknologikoak bateratuta, eriaren zainketan ahalik eta eraginkortasun eta kalitate handienak lortzeko.

Eredua garatzeko, bateratze plana egin da Nafarroako Ospitaleguneko erizaintzako baliabide guztietarako. Mendekotasun hierarkikoari dagokionez, horiek denak zeharkako baliabide bakartzat hartu dira, Ospitalegunearen helburuei begira bideratu dezaten beren jarduna.

Hirugarren xedapen iragankorrak dioenez, Nafarroako Ospitaleguneko erizaintza zerbitzuak bateratzeko plana egiten den bitartean, egun Ubarmin Klinikako zuzendariaren mende dauden zerbitzu medikoen zuzendaritza hierarkikoki Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako zuzendariordearen mende egonen da. Laugarren xedapen iragankorrak ezartzen duenez, bestalde, Nafarroako Ospitaleguneko erizaintza zerbitzuak bateratzeko plana egiten den bitartean, egun Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetzaren mende dauden unitate organikoak hierarkikoki Kanpo-kontsulten, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren zuzendariordearen mende egonen dira. Ildo horretan, foru agindu honek garatu egiten du foru dekretua eta horrenbestez amaiera ematen die behin-behineko egoera horiei.

Foru agindu honek erizaintza antolatzeko ezartzen duen eredua funtzionalki bateratua da eta Nafarroako Ospitaleguneko erien beharrak eta eskakizunak asetzeko moduan egituratuta dago.

Horrenbestez, Nafarroako Ospitaleguneko osasun laguntzaz kanpoko egitura organikoa garatzen duen urtarrilaren 10eko 1/2011 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Foru aginduaren xedea.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu eta haren zuzendaritza egitura ezartzen duen apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretua garatuz.

  2. artikulua. Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura.

    Erizaintzako Zuzendaritzak erantzukizun maila hauek ditu bere egituran:

    1. Bloke Kirurgikoaren eta Ospitalizazio Mediko-kirurgikoaren Zuzendariordetza.

    2. Zerbitzu Zentralen, Anbulatorioen, Ospitalez kanpoko eta barruko Laguntzaren eta Baliabideen Zuzendariordetza.

    3. Erizaintza Arloko burutzak.

    4. Erizaintzako Guardiako burutzak.

    5. Erizaintza Unitateko burutzak.

  3. artikulua. Erizaintzako zuzendariaren eginkizunak.

    Nafarroako Ospitaleguneko kudeatzailearen mendean, Erizaintzako zuzendariak erizaintzako langileak zuzenduko ditu, eta erizaintzako langileriaren arloan dauden beharrak eta baliabideak koordinatuko, apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

  4. artikulua. Erizaintzako zuzendariordeen eginkizunak.

  5. Erizaintzako zuzendariaren mendean, Erizaintzako zuzendariordeei dagokie Nafarroako Ospitaleguneko erizaintzak berezkoak dituen lan eta zainketen zuzendaritza, koordinazioa eta plangintza, atxikitzen zaizkien Erizaintzako Arloko, Unitateko eta Guardiako burutzen bitartez.

  6. Erizaintzako zuzendariordeek eginkizun hauek dituzte:

    1. Atxikiak dituzten erizaintza unitateen funtzionamendua zuzendu, koordinatu, sustatu eta ebaluatzea.

    2. Erizaintzako langileek egiten dituzten osasun laguntzako jardueren kalitatea sustatu eta ebaluatzea.

    3. Langileriaren arloan dauden beharrak eta baliabideak koordinatzea.

    4. Arlo eta unitate klinikoetako erizaintzako arduradunen jarduna antolatzea, eta langileen kudeaketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan irizpide bateratuak erabiltzen direla ziurtatzea.

    5. Ospitaleguneko Erizaintzako zuzendariak ematen dizkien beste eginkizun guztiak.

  7. artikulua. Erizaintza Arloko burutzen eginkizunak.

  8. Kasuan kasuko zuzendariordearen mendean, Erizaintza Arloko buruei dagokie atxikitzen dizkieten erizaintza unitateak koordinatzea.

  9. Erizaintza Arloko buruak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Bere Arloko erizaintza unitateen funtzionamendua eta haietako langileen jarduera ebaluatzea.

    2. Erizaintzako langileek egiten dituzten osasun laguntzako jardueren kalitatea sustatu eta ebaluatzea.

    3. Bere ardurapeko Arloa osatzen duten erizaintza unitateetako buruen jarduna koordinatzea, eta irizpideen batasuna bermatzea eriei ematen zaien osasun laguntzaren alderdi garrantzitsuenetan.

    4. Erizaintzako Zuzendaritzari eta kasuan kasuko Zuzendariordetzari urtero helburuak prestatzen eta ebaluatzen laguntzea.

    5. Erizaintzako zuzendariak edo kasuan kasuko zuzendariordeak berariaz ematen dizkion beste eginkizun guztiak betetzea.

  10. artikulua. Erizaintzako Guardiako burutzen eginkizunak.

    Bloke Kirurgikoaren eta Ospitalizazio Mediko-kirurgikoaren zuzendariordearen mendean, Erizaintzako Guardiako burutzek eginkizun hauek izanen dituzte:

    1. Erizaintzako osasun laguntza orokorraren erantzukizuna beren gain hartzea, guardiako txandak dirauen bitartean.

    2. Zainketen estaldura egokia bermatzea, erizaintzako langileak esleituz, jardueraren arabera, eta, behar izanez gero, guardiako txandan dauden langileen mobilizazioa baloratuz.

    3. Langile sartu berriei argibideak ematea, unitateburuak kanpoan direnean.

    4. Osasun laguntzaren kalitatearen kalterako izan daitekeen gorabeheraren bat presaz konpondu beharra dagoenean egoera koordinatzea eta erabakiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR