19/2008 FORU LEGEA, azaroaren 20koa, toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituena 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, TOKI OGASUNEK NAFARROAKO TRIBUTUETAN PARTE HARTZEKO FUNTSAREN ZENBATEKOA ETA BANATZEKO FORMULA EZARTZEN DITUENA 2009TIK 2012RA BITARTEKO AURREKONTU-EKITALDIETARAKO

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateak eskumena du toki ogasunen arloan, Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 46. artikuluaren arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 259. artikuluan xedatzen duenez, toki entitateei behar adina baliabide emanen zaizkie dituzten eskumenak erabili eta helburuak bete ditzaten; baliabide horiek toki ogasunei buruzko foru lege batean arautuko dira, gai horrek Nafarroaren toki araubide berekia osatzen baitu -Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoko 18.2 artikulua-. Horren bidez zehaztu besterik ez da egiten askitasun finantzarioaren printzipioa, Konstituzioaren 142. artikuluan biltzen dena, bertan jartzen baitu udalek behar adina baliabide izan beharko dutela legeak beren gain uzten dituen eginkizunak betetzeko, eta horretarako beren tributuez eta Estatukoetan nahiz autonomia erkidegoetakoetan duten partaidetzaz hornituko direla.

Aurreko hori betetzeko xedez, Nafarroako toki administrazioari buruzko foru lege bereko 260. eta 261. artikuluetan ezartzen da ezen toki ogasunen baliabide-iturriak izanen direla, besteak beste, beren tributuak, Foru Komunitatekoak eta Estatukoak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, toki ogasunen baliabideei buruzko I. tituluko 123. artikuluan, zehazkiago arautzen du zenbatekoa den Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetako partaidetza, eta ezartzen du ezen udal agintaldi bakoitzaren bigarren urteko lehenbiziko seihilekoan Nafarroako Gobernuak Nafarroako Parlamentuari arau-proiektu bat igorriko diola, Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena egin ondoren. Arau-proiektu horretan zehaztuko da zenbatekoa izanen den toki ogasunek Nafarroako zergetan parte hartzeko funtsa hurrengo lau aurrekontu-ekitaldietarako, eta finkatuko da funts hori banatzeko formula, justizia eta proportzionaltasun irizpideetan oinarriturik.

Foru lege honen bidez betetzen da legez ezarritakoa, esandako epean, eta eragina izanen du 2009, 2010, 2011 eta 2012ko aurrekontu-ekitaldietan, hau da, udal agintaldiaren bigarren urtearen ondoko lau ekitaldietan.

Foru lege honek ezartzen du, lehenengo eta behin, toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbateko orokorra, eta, ondoren, zenbateko hori handitzeko sistema, transferentzia arruntak eta bestelako laguntzak deritzen kontzeptuetan; gehikuntza hori honakoa izanen da: kontsumorako prezioen indizea Nafarroako Foru Komunitatean igo den ehunekoaren parekoa, ekainetik ekainera neurtua, gehi ehuneko bi.

Ekitaldi bakoitzari esleitutako partaidetzaren zenbatekoa hirutan banatzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 123. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren arabera: batetik, transferentzia arruntak; bestetik, kapital transferentziak; eta, azkenik, bestelako laguntzak.

Transferentzia arruntak, Nafarroako toki ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 123.3. artikuluan xedatutakoaren arabera, formula jakin baten bidez banatuko zaizkie udal eta kontzejuei. Banatzeko formulak zuzentasun eta proportzionaltasun irizpideak kontuan hartu beharko ditu, aipatu printzipio nagusiak zehazten dituzten parametroetan oinarriturik.

Ildo horretan, foru lege honek proposatzen du transferentzia arrunten funtsaren banaketa bat, zeinak, ekitate horizontalaren printzipioa aplikatuz, funts hori partitzen baitu zuzenean toki entitate bakoitzaren gastu beharren arabera eta alderantzizko proportzioan haren ahalmen fiskalarekin, eta horrela bermatzen du gehiago jasoko duela gastu behar handiagoa eta/edo bere baliabideak eskuratzeko ahalmen txikiagoa duenak.

Banaketa-sistema hiru mailatan egituratzen da. Lehenik, Iruñeko Udalari esleitzen zaio kopuru bat. Bigarrenik, funtsaren gainerakoa beste udalerrien artean banatzen da; eta azkenik, kontzejuen partaidetza finkatzen da, bakoitzari dagokion udalerriari esleitutako kopuruaren gainean, kontzejuak dituen biztanleen kopuruaren arabera.

Iruñeko hiriak duen berezitasuna biztanleen kopuruak ematen dio; izan ere, kopuru horrek eragiten du trataera berezia, finantzaketari dagokionez, beste toki entitateen aldean.

Bigarren mailako banaketa sistemarako, udalerri bakoitzarentzat bi indize lortu behar dira, bata, gastu beharrena, eta bestea, ahalmen fiskalarena, eta horiek zehazteko bideak taxutu dira estatistikako prozeduretan oinarritu eta Nafarroako toki entitateen sektoreko kontabilitateari buruz dagoen informazioari aplikatuta.

Sei aldagai linealki konbinatuz lortzen da gastu beharren indizea, estatistikoki frogatu baita horiek direla eraginik handiena dutenak tokiko gastu arruntean, haietako bakoitzaren gastua esplikatzeko ahalmenaren bidez ponderaturik. Honakoak dira aldagai horiek: hiri lurzoru garbiaren azalera, 65 urte edo gehiagoko biztanleen kopurua, etorkinak, azalera guztira eta barreatze-indizea (kontzentrazio indizearen alderantzizkoa).

Ahalmen fiskalaren ponderazioa 0,3491 da, hori baita, finantzatu beharreko gastu arrunten guztirakoaren gainean, indize horretan ordezkatzen diren toki baliabide ekonomikoen baturaren portzentajea. Baliabide horiek honakoak dira: hirilurraren eta landalurraren gaineko kontribuzioak, jarduera ekonomikoen gaineko zerga, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga eta herrilurraren aprobetxamenduagatiko diru-sarrerak.

Kontzejuen partaidetza, berriz, banaketako hirugarren mailak ezartzen du, udalerriari esleitutako zuzkiduran oinarrituta. Partaidetza hori kalkulatzeko, udalerriari esleitutakoa 100eko 30ez eta kontzejuak udalerriko biztanleriaren guztirakoarekin alderaturik duen biztanleen proportzioaz biderkatzen da. Parametro hori da kontzejuei dagokien gastuaren batez bestekoa, gaur egungo eskumenen banaketa kontuan izanik.

Banaketa formula berri honek ez du erabateko hausturarik eragin nahi egun arte indarra zuen sistemarekin, eta horregatik berme sistema bat ezarri da.

Kapital transferentziei dagokienez, haien banaketa inbertsioen plana arautzen duen foru lege baten arabera eginen da.

Funtsaren banaketaren azken kapitulua "Beste laguntza batzuk" izenekoa da, honako kontzeptu hauek biltzen dituena: abenduaren 2ko 16/1997 Foru Legearen arabera, "Iruñearen Hiriburutza Agiria" kontzeptuagatik Iruñeko Udalari dagokion zuzkidura; gainerako toki entitateentzako zuzkidura bat, haien guztien artean banatzen dena formula orokorraren bidez, bai eta Nafarroako Toki Administrazioari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR